Hiztegia
sobárren, sobárrena. (c). izena. SOOBARREN. Sorobarrena. La parte más baja del labradío. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin, ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem./ Sobarrenian laga dot kotxia, igo ezindda.
Gure baserrian kaminoaren ondoari esaten zaio. Ant. soóguen.
sobízkar, sobizkárra. (d). izena. SOOBIZKAR, SOBIXKAR. Soro-bizkarra. La parte más prominente de la pieza. Sobixkarra ba aldapatik urrengo dagon bixkar-unia. Klem./ Gure sobixkarra ona da artuandako.
Gehienetan lekuizen bezala erabilia.
sobra. 1. sobra. (b). adberbioa. De sobra. Dirua sobra badaukazu, emoidazu./ Guardazobillak sobre dare emen.
2. sóbra, sóbrak. (a). izena. Hondarrak. Las sobras. Azkenak aillegau giñan da sobrak bakarrik artu giñuzen. Ondarrak edo sobrantiak ere esan ohi da zentzu beretsuan.
sóbrante, sóbrantia. (b). izena. SOBRANTE BARIK. Sobrante. Gure fabrikan sobrantiak kalera bialdu dittue. Norabaitera denboraz justu heltzen denean, SOBRANTE BARIK ailegatu dela esan ohi da. Diruaz eta beste gauza batzuez ere bai. Ik. sobrantixa.
sobrantixa. izena. (Antzuola) "Sobratzen dena; lujorik ez, gehiegikeriarik ez. Iñaxik eztauka sobrantixa haundirik./ Sobrantixa aundi barik bizi die Felipe-ta." (Lar Antz). Ik. sóbrante.
sobráutako, sobráutakua. (c). Inork nahi ez duena, sobratzen zelako hartutakoa. Pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan: Au etxakixat sobrautakua edo zer dan, zela-alakua urten jok beintzat eta. Antzinako umezurztegien oihartzuna, ziur asko.
sóbre. 1. sóbre, sóbria. (a). izena. Gutun-azala. Sobre. Sin. kartá-sóbre. Ik. estésobre. 2. sobre. Ik. sobra.
sóilddu. 1. soilddu. (d). du aditza. Botatako zuhaitz bati adarrak ondotik jo. Baita zutik dagoenari adar guztiak kendu altura bateraino, txopoari edo pinuari egin ohi zaion legez. Piñuak bota, soilddu eta gero kortiau eitten die./ Piñu luzia balitz soilddu. Soilddu dok beetik gorakuai alboko adarrak kentzia. Txopua soilddu, arbola luze bati alboko adarrak kentzia, soilddu. Eta arbola motza baldin bada, buruan, iñausi, adar batzuk kentzia. Don. Ik. iñáusi, triskau, apainddu. 2. soilddu. (d). aditza. Buruan ile gabe gelditu. Buru dana soildduta jaukak. Don.
soil-soillik. (d). adberbioa. Huts-hutsik. Janagatik batik bat. Sin más aditamentos. Referiéndose sobre todo a la comida. Berakasaldia soil-soillik janda ezin goldara joan.
soiñéko, soiñekúa. (b). izena. SOIÑOKO. Emakumearen gorputz osoko jantzia. Vestido de mujer. Dotore zare soiñeko barrixakin.
andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan. Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera".
soiñerropa, soiñerropia. izena. "Soinean jazteko arropa. Oberropia illian beiñ garbitze zan; soiñerropia astian beiñ." (Lar Antz).
Ik. oe-errópa.
soiñían. (c). adberbioa. Soinean. Aldean, gorputzean. Jantziez bakarrik. Soiñian jantzitta; soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua. Klem./ Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta. Soiñian (inesiboa) bakar-bakarrik. Bestela gorputz.
Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.
soiñu. 1. sóiñu, sóiñua. (b). izena. Eskuko zein ahoko soinua. Acordeón, y también filarmónica. Zuen tio Tomas artistia zuan soiñua joten./ Soiñu barrixa erosi dau. Eskukoa, batik bat. Ik. aóko sóiñu, eskúko sóiñu, soiñu aundi, soiñu txiki. sóiñua jo. (b). aditza. Akordeoia edo filarmonika jo.
Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego. 2. sóiñu, sóiñua. (c). izena. Musika-otsa. Sonido de música Etxetik entzuten zan plazako soiñua./ Dantza-soiñua entzun orduko egoneziñik jartzen da.
soiñu-jóle, soiñu-jolía. (b). izena. SOIÑO-JOLE, SOIÑO-JOTAILLE. Acordeonista. Afaixa daukau soiñu-jole ta guzti.
soja, sojia. izena. (Eibar) "Defecto o grieta del metal. Honek etxok balio, sojia jaukak." (SB Eibetno).