Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sístima
soiñerropa
soiñerropa, soiñerropia. izena. "Soinean jazteko arropa. Oberropia illian beiñ garbitze zan; soiñerropia astian beiñ." (Lar Antz). Ik. oe-errópa.
soiñían. (c). adberbioa. Soinean. Aldean, gorputzean. Jantziez bakarrik. Soiñian jantzitta; soiñian zeukan nik erregalautako soiñokua. Klem./ Kamisetia besteik etzeukan soiñian jantzitta. Soiñian (inesiboa) bakar-bakarrik. Bestela gorputz. Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.
soiñu. 1. sóiñu, sóiñua. (b). izena. Eskuko zein ahoko soinua.   Acordeón, y también filarmónica. Zuen tio Tomas artistia zuan soiñua joten./ Soiñu barrixa erosi dau. Eskukoa, batik bat. Ik. aóko sóiñu, eskúko sóiñu, soiñu aundi, soiñu txiki. sóiñua jo. (b). aditza. Akordeoia edo filarmonika jo. Uberan ezin zala agarrauan eiñ eta Lezanera etorri; zuen tio Tomasek soiñua jo, ta dantzan jota fuego. 2. sóiñu, sóiñua. (c). izena. Musika-otsa.   Sonido de música Etxetik entzuten zan plazako soiñua./ Dantza-soiñua entzun orduko egoneziñik jartzen da.