Hiztegia
sesíño, sesiñúa. (c). izena. SESÍXO. Demanda, eztabaida zaratatsua. Discusión, riña. Beti sesiñuan ibiltzen die andra-gizonak./ Pagaixozu, eztou sesiñoik biar eta. SESI Ik. démanda, téma.
sestra, sestria. (d). izena. (Oñati) Bi lur-eremuren artean markatutako lerroa. Emendik da sestria. Ik. júrgu.
sifilítiko, sifilítikua. (c). adjektiboa. Sifilítico. Sifilitiko dago. Arpegi txarra, granuak nunai urtetzen jotsek, eta enfin, aspekto kaxkarra. Umore txarra, guk ezautzen giñuzenak beintzat, militar zarrak eta. Don.
sikíera. (c). juntagailua. SIKÍRA. Sikíra. Si quiera, al menos. Sikiera merkia balitz be tira, baiña gaiñetik daukan preziuakin.../ Gizona sikira bazkalostian puxkaten eon da... Mertz.
síku. 1. siku, sikúa. (a). adjektiboa. Lehorra. Seco, -a.
siku ibilli. (c). esapidea. (eufemismoa.) Estar estreñido. Uda ezkero oso siku nabill.
2. siku, sikúa. (b). adjektiboa. Zekena. Tacaño, -a, roñoso, -a. Ogei duro bakarrik pagia? Sikuaua za, sikuaua...
Sin. zéken, agarrau, ximur. kedarriá baiño sikúaua. (c). esapidea. Oso sikua edo zekena. Zuen aittajuna sikuaua zan kedarria baiño.
siku, siku, siku!. interjekzioa. (Eibar) "Gabon esketan ezer ematen ez zuten etxeetakoei botatzen zizkieten hitzak." (AAG Eibes).