Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sei. (a). zenbatzailea. Seis. seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
seiñálau. 1. seiñálau. (b). du aditza. Señalar. Ezta biatzakin iñor seiñalau biar. 2. seiñalau, seiñaláua. (c). adjektiboa. Inportantea. Egunei buruz, batik bat.   Se dice, sobre todo, de los días señalados, importantes. Egun seiñalaua izan da beti San Martzial eguna Bergaan.
séiñale. 1. séiñale, séiñalia. (b). izena. Ezaugarria.   Señal. Ori diru faltan dabillen seiñalia da./ Seiñale txarra da oingoz suspensuekin astia./ Jateko gogua badaukazu behintzat, eta ori seiñale ona da. Adinekoek mugagabean diote horrelakoetan: Ez bada agiri, kalian gustora dabillen seiñale./ Illan azkenian Lasanera badoia, neikua diru daukan seiñale. 2. séiñale, séiñalia. (b). izena. Rótulo, señal. Bideko seiñalia jo zeban autuakin./ Seiñaliak jarrittue basobidetan. 3. séiñale, séiñalia. (b). izena. Erosketa bat edo apustu bat berbatzerakoan jartzen den dirua kopurua. Oia enkargatzerakuan bost milla duro jarri giñuan seiñale moduan./ Postura egunian presentatzen ezpada seiñalia galtzen jok.