Hiztegia
Sán Mátei. (a). toponimoa. San Emeterio eta Zeledonioren ermita, Uberako auzoune batean; jaiei "Sán Máteixak" (abuztuak 31). Osintxuko eliza ere santu berberena da, baina hemen "Santo Martirixak" esaten zaie, eta jaiei "Kofraixak".
sáno. 1. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Osasun edo egoera onean dagoena. Sano, -a, saludable. Zuen aitta oso gizon sanua zan gaitza sartu jakon arte./ Sagar sanuak barkara jaso ta ustelak zakuan sartu. Eguraldiaz, egualdi sanua esan ohi da.
2. sano. (b). adberbioa. Sano, no contaminado. Ni sano nago, ta zu? Analisisak eindda daukazu? 3. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Sano, -a, franco, -a, de carácter abierto. Mutill alegria ta sanua da.
4. sáno, sánua. (b). adjektiboa. Inoiz "ingenuo", "de pocas luces", "sanidade handikoa" zentzuan entzuten da, sánogixa esaten denean, batik bat. Bape malizia bakua da; sanogixa dala pentsatzen jat.
Ik. sanokeríxa. 5. sano egon. (b). esapidea. Burutik sano egon. Ser cabal, regir bien. I ez ago burutik sano./ Sano dagonak etxok ori eitten.
Burutik sano gehienetan. 6. sano egon. (c). esapidea. Uste izan. Estar en que, estar persuadido de que. Sano neuan gaur zapatua zala./ Sano genden pagauko zoskuela.
sanokeríxa, sanokerixía. (c). izena. Artoberokeria; egin edo esan. Gansada, gamberrada suave. Ik. sáno.
sanókortxo, sanókortxua. (c). izena. (adierazkorra.) Sanidade handikoa. Aura dok sanokortxua, aura.
Ik. sanópotro.
sanópotro, sanópotrua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Kirten xamarra. Majadero (con una connotación más suave). Aura dok sanopotrua aura, kriston izotza ta manga utsian.
Ik. sanókortxo.
santa-eskále, santa-eskáliak. (d). izena. SANTAGEDA ESKALE, SANTAGEDA BATZEILLE. Santageda eskean dabiltzanak. Ik. Santágeda.
santa-eske, santa-eskia. (c). SANTAGEDA-ESKE. Egun horretan egiten den eskea. Santa-eskia egin biakou aurten be./ Danok urten giñuan santageda-eskera. Santa Ageda eskian, arbi lorak artuta basarrittan mutilak. esaera. (Lar Antz). Udaberri eta negu ona izaten denean.
Santágeda. (c). SANTA AGEDA. Santa Ageda. Otsailaren 5a. santa-eskaliak.
Santa Ageda bezperan santageda batzera irteten dira santageda-batzeille edo santa-eskaliak. Ik. santa-eske. Santágedara eruateko moduan egon. (b). esapidea. Zoratuta egon. Santa Agedan (Gesalibar, Arrasate) zoroetxea dagoenez, horrekin identifikatzen da zorotasuna.
Santa Lutzia. SANTA LUZIA. Abenduak 13, egun seinalatua, besteak beste Zumarragako feria eta egunik motzena (jendearen ustez, behintzat) delako.
Santa Lutzia eguna, argittu orduko illuna. (b). esaera. Esaera ezaguna.
Santámaiña. (a). izen propioa. Santa Marina, Bergarako parrokia. Uztailak 18
Santamaiñako zubixan itxoingotsut.
santíago ságar, santíago sagárra. (c). izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka. Manzana de Santiago. Gogorra izaten da santiago sagarra.
Santíaguak. (c). Basalgoko eta Goimendiko jaiak, besteak beste. Uztailak 25
Santiagotan Uberatik Goimendira joate giñan./ Santanderko portuan gizon batek esan ei zotsan basarrittar bati: eztakizula zenbat balio daben aurreko barku orrek? Eta onek kontestau: esaidazu zeuk lelengo zenbat balio daben Santiago-Santanetako zaparrariak. Klem. Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26).
Santikúrutz. San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna. Santa Cruz. Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.
Santó-mártiri, santó-mártirixak. (d). izena. San Emeterio eta Zeledonio. San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz. Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera.
Ik. Sán Mátei.