Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
protéstau
punba egin
punba egin. (a). aditza. (haur hizkera.) PUNBALA EGIN, PAUN EGIN (EIB.). Erori. Zer pasau jatzu, punba? .
púnta. 1. púnta, púntia. (a). izena. Punta. punta-púntan. (a). esapidea. En lo más alto. Arbola punta-puntan dago txorixa. Telebistan-eta hainbeste entzuten den puntaren puntan hori ez dakigu Aldapeko sagarraren puntatik hartutako fruitu berderen bat ez ote den. puntarik punta ibili. (c). esapidea. Umeak-eta goietara igota ibili. —Ama, jausi egin naiz. —Ez aiz ba jausiko, beti puntarik punta abill eta! 2. punta, púntia. izena. Bukaera. Noiz akauko zan etxakon ikusten puntaik gerra ari. (Lar Antz).
puntáda. 1. puntada, puntadía. (b). izena. Orratz-puntua; jostean, orratzaren bi zulaturen artean gertatzen den hari zatia.   Puntada. Etorri, puntada batzuk emun bia dotsat eta praka orrei./ Amar puntada emon dotse bekokixan. 2. puntada, puntadía. (c). izena. Kritika gisa edo norbaiti min eman guran egiten den iruzkina.   Puntada, comentario hiriente. Alkatian kontrako puntada batzuk jaurtittu diskursuan./ Aspertuta nauka, puntadia andik eta puntadia emendik dabill da.
1. púntako. 1. púntako, púntakua. (c). adjektiboa. Oso ona.   Sobresaliente. Aldazabal etzan punta-puntako pelotarixa izan, baiña atzelari ona bai./ Txal ona dok, puntakua bez baiña txarra bez./ Punta-puntako dantzarixak dare Bergaran. Adibideetan ikusten denez, PUNTA-PUNTAKO esan ohi da gehienetan.
© J.L.Etxegoien
2. púntako, púntakuak. (c). izena. Hala deitzen zaio aurreko idi (behiak edo zaldiak ere izan daitezke) pareari, bi pare behar direnean goldarako edo aldapa handiak igotzeko.   Yunta (de bueyes, generalmente) delantera, cuando se necesitan dos, bien para arar, bien para salvar grandes desniveles, etc. Bi pare iri danian ba aurrekuei puntako irixak esate jakuek. Goldan be ibiltze zittuan, gari ereittetan da, batendako gogorra ero zeuanian, neke aundixa zeuanian, bi parekin itte zuan goldaketia, ta puntakuak, aurrekuak. Eta baitta jornara aundixa danian da, batek eruan ezin zebanian, puntakuak ipintze jakuan. Klem. Idiak direnean, puntáko írixak. puntáko eiñ. (d). du aditza. Idi pareak beste pare baten aurretik tiraka egin. Narbaizara eruaittue gure irixak puntako eitteko. púntakuak ipiñi. (d). Idi pare bat beste baten aurrean tiraka jarri.