Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
píxu. 1. pixu, pixúa. (a). izena. Peso. pixú líbrian. (c). adberbioa. Herri kiroletan -sokatira, idi-dema eta horrelakoetan-, jokalariaren pisua kontuan izan gabe, libre delarik edozein pisu izatea. Pixu librian Arientzan irixak dittuk nausi./ Sokatiran Uberarrak nai dozuenian jokatukotsueu pixu-librian. pixura saldu. (b). PIXURA EROSI. Zerbait bere pisuaren arabera saldu edo erosi. Txalak len etzien pixura saltzen. Ik. begíra saldu, ítxurara saldu edo erosi. 2. pixu, pixúa. (a). izena. Pisatzeko tresna.
pixútsu, pixutsúa. (b). adjektiboa. Pisu handia duena.   De mucho peso. Mai ori oso pixutsua da. Ik. ástun.
pízarra, pízarria. (a). izena. Pizarra. Pizarrazko teilatuak ikusten die Zuberuan. Ik. árbel.
pizpíriñ, pizpiríña. (c). adjektiboa. PIZPÍRITA, -IA. Neskatilatxoei esan ohi zaie kariñoz, "señorita" zentzuan. Badator gure pizpiriña./ Gurian izan da gaur zuen pizpiritia.
píztu. 1. piztu. (a). da-du aditza. Iziotu.   Encender. Piztu argixa. Sin. atzéiñ, itzáli, ixótu. Ant. eméndau. 2. piztu. (b). da-du aditza. Revivir, reanimar, resucitar. Ekarri ardao trago bat, aber pizten gan.
plága. 1. plaga, plagía. (b). izena. Plaga. Kukaratxa plagia dago gurian. 2. plaga, plagía. (c). zenbatzailea. Oso ugari. Kangrejua, plagia zeuan Uberatik gora. NOR mugatuan bakarrik. Ik. peste, pikardixa.
pláia, pláia. (a). izena. Hondartza.   Playa. Berdin mugatu eta mugagabe.
plána, plánia. (c). izena. Igeltsero-paleta handia eta errektangularra, atzean eskulekua duena, planiatzeko balio duena.   Plana. Paletia ta plania, igeltseruan erraminttak. Sin. llána. Ik. planíau, sarpíau. plania pasau. Sin. planíau.
planíau. (c). du aditza. PLANIA PASAU. Plana pasatu pareta berdin eta leun uzteko.   Pasar la plana; así se deja la pared igualada y lisa, lista para la pintura. Lenengo sarpiau eta gero planiau eitten da pareta. Sin. plania pasau. Ik. plána, sarpíau.
plánta. 1. plánta, plántia. (b). izena. Itxura.   Traza. Aspaldixan gizon orrek artu dau plantia. Planta txarra, besterik esan ezean. Egualdixai planta txarra artzen dotsat./ Eztakitt zelakua izango dan bixigua, baiña planta ona dauka. planta onéko, planta onekúa. (b). izenlaguna. Itxura onekoa. Biae barrixa planta onekua da. Ik. ondo plantáutako. planta txarreko, planta txarrekua. adjektiboa. Itxura txarrekoa. Planta txarreko mutil batekin ikusi dot. 2. plánta, plántia. (b). izena. Simulación, comedia. Mozkor plantak eitten ibili zan Joxe./ Eztakitt benetan ala plantetan zebitzen./ Plantia ugari tta ganora gutxi. PLANTAK EI Ik. papeláda. 3. plánta, plántia. (b). izena. Solairua. Etxiak aldapan zela eoten zien jeneralmente, plantatik planta erdi aprobetxauaz
plantáu. 1. plantáu. (c). da-zaio aditza. Bat-batean haserretu eta frente eman; solaskideari, batik bat.   Enfadarse y enfrentarse súbitamente, generalmente con el interlocutor. Dirua eskatu notsanian ganau edarra plantau jatan./ Gosiak dagonian eta afaltzera ezkoiazela esan ezkero, aura plantatzen dok bitxua./ Aura belaxe plantatzen da burrukarako. Goikoen antzeko esaldietan: MUTILLA, GANAUA, BITXUA edo BURRUKARAKO... PLANTAU norbaiti. NOR-NORI batik bat. 2. plantau. (c). aditza. Presentar(se). Adinekoen ahotan hainbat testuingurutan entzun daiteke. Ustekabean agertu: Gabeko amarretan plantau jakun afaltzera./ Edozein egunetan plantatzen jakue etxian. Agertu, besterik gabe. Da danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau ero, beran asoluziñua emun ero, eitteko ero, ta. Hil./ Ta alaxe jaso ta plantau i eben. id./ Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan da, baiña faillaua. Hil../ Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan da, baiña faillaua. Hil. ondo plantáutako, ondo plantáutakua. (c). izenlaguna. Gorpuzkera oneko pertsona, altua eta ondo egina.   Persona de buen tamaño y porte. Gurasuak etzittuan pieza aundixak baiña bera ondo plantautakua dok.
plánto!. (b). interjekzioa. Kartetan, "ez niri karta gehiago bota". Nik planto. Ekin nai dozunian. plánto eiñ. (c). Plantarse, pararse. Ia bi ume dauzkau ta planto ein ddou.
plantóso, -a, plantosúa, -ía. 1. plantoso, -a, plantosúa, -ia. (d). adjektiboa. Gorpuzkera onekoa, politekoa.   Se dice de las personas de buen porte. Gaztena oso neska plantosia da./ Aura plantosua bada, baiña itxuria danez, lanian zurixa. 2. plantoso, -a, plantosúa, -ía. (c). adjektiboa. Planta asko egiten duena.   El/la que hace muchos gestos, mucha comedia. Zela izan leike ain plantosia. Ainbeste kontu zopia jateko.
plántxa, plantxía. (a). izena. Plancha.
plantxáu. (a). du aditza. Planchar.
plasta-plásta. 1. plasta-plasta. (c). onomatopeia. Oinen zapal-otsa, batik bat, adierazten duen onom.   Onomatopeya de la pisada, principalmente. Anka planuak dauzkana plasta-plasta ibiltzen dok. Plasta-plasta txipriztiñak etaratzen be bai. Klem. 2. plasta-plasta. (c). onomatopeia. Diru-paper asko ateratzearen eta horrelakoen onom. Ik. plisti-plásta, blasta-blasta.
plastatéko, plastatekúa. (a). izena. BLASTATEKO. Torta, bofetada. Ixilik ezpazare plastateko bat emungotsut. Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, matrailléko.