Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pirristara
pitzatu
© Jaione Isazelaia
pitzatu. (b). aditza. BITZATU, BRINTZATU. Brintzatu.   Rajar . Eskulturan da eitteko bier da, zerik, ixerdi-zuloik txikinena, zerrauena dauzkana, bestela pitzatu eztein. Juantxo. Sin. brintzatu. pitzatuta egon. esapidea. "Zoratuta egon. Ori pitzatuta jaok. Zela esan leikek olakoik!" (Lar Antz).
pitzeki, pitzekixa. (d). izena. Bringa.   Astilla grande. Zutiko aren kontra orduntxe itte zien pitzeki batzuk, olako, ze esangotxut, berroei bat zentimetro ingurukuek ero metro erdi inguruko eurrak, egur zuzenak. Mateo. Sin. brínga.
pixáu. (a). da-du aditza. Pesar. Zenbat pixatzen dozu?/ Atzo pixau nitzan.
pixka bat. zenbatzailea. PIXKAT. Ik. puxká bat.
pixpirrin. adjektiboa. "Kuttunari deitzeko modua, normalean neskari." (Lar Antz). Ik. Txóonpio, mitxiña, póspoliñ.
píxu. 1. pixu, pixúa. (a). izena. Peso. pixú líbrian. (c). adberbioa. Herri kiroletan -sokatira, idi-dema eta horrelakoetan-, jokalariaren pisua kontuan izan gabe, libre delarik edozein pisu izatea. Pixu librian Arientzan irixak dittuk nausi./ Sokatiran Uberarrak nai dozuenian jokatukotsueu pixu-librian. pixura saldu. (b). PIXURA EROSI. Zerbait bere pisuaren arabera saldu edo erosi. Txalak len etzien pixura saltzen. Ik. begíra saldu, ítxurara saldu edo erosi. 2. pixu, pixúa. (a). izena. Pisatzeko tresna.