Hiztegia
pipar bédar, pipar bedárra. (c). izena. . Sorotan oso ugariak diren piper tankerako belar txarrak. Pipar bedar gorrixa eta beltza bereizten dira.
pipar bédar béltz, pipar bédar béltza. (c). izena. solanum nigrum. Persicaria negra. pipar bédar górri, pipar bédar gorríxa. (c). izena. polygonum persicaria. Persicaria. Sin. txíndurri bédar.
piparmiñ. 1. piparmiñ, piparmíña. (a). izena. Guindilla. 2. piparmiñ, piparmíña. (c). adjektiboa. Erretxina, petrala. Eztok persona txarra baiña piparmiñ utsa.
piparmiña ipurdittik sartu. esapidea. Geldoa denari egin behar omen zaiona espabilatzeko. Ari piparmiña ipurdittik sartuiozue, ia espabilatzen dan. Lehenago astoari piparmina sartzen omen zitzaion azkarrago ibiltzeko.
pipár-póte. 1. pipár-póte, pipár-pótia. (b). izena. Lata de pimientos. También se ha usado para designar lata de conservas, en general. Pipar-potia baiño txapa meiaua dauka kotxe onek.
2. pipár-póte, pipár-pótia. (b). izena. Giro abertzaleetan Espainiako banderari deitu izan zaio. An, jarri juek pipar-potia aiuntamentuan. Lehengo pipar-poteek bandera horren kolorea zuten.
pipártu. (c). da-du aditza. Jenio txarrez jarri. Poner(se) de mal genio. Ziero pipartuta jartzen da Realak galtzen dabenian. Sin. piparmínddu.
pipi. 1. pipi, pipíxa. (d). izena. Zerena, Egurra jaten duen momorroa. Carcoma. Gutxi erabilia. Sin. zéren. Ik. síts. pipixak jota egon. esapidea. "Jota egon, behea jota egon, ez egon sasoirik onenean. Au gure moduan pipixak jota dao. (Lar Antz). Sin. ónenak emonda egon. 2. pipi. izena. (haur hizkera.) Txoria, haur hizkeran. Sin. txio-txio.
pipítta. 1. pipitta, pipittía. (c). izena. PEPITA, -IA. Pepita, simiente. Kalabazian pipittak gozuak die jateko.
2. pipitta, pipittía. izena. Oiloaren gaixotasuna (?).
piríngito, piríngitua. (d). adjektiboa. Memelitoa, memelotxoa. Arnedilloko gure monitoria alako piringito bat zuan. Klem.