Hiztegia
páse. 1. páse, pásia. (c). izena. El pase de aves migratorias. Pase sasoian astebeteko bakaziñuak artzeittu./ Uso-pasia udazkenian izaten da. Ik. kontrápase, usó-pase. 2. páse, pásia. (b). izena. Sakean atzeko marra baino gehiago ateratzen den pelotakada. Pasa. Bi pase eiñ ezkero falta da.
3. páse, pásia. (a). izena. Pase, tanto en el fútbol como en el toreo.
páseko. 1. páseko, pásekua. (a). izena. Ave de paso. Bidigarro onek pasekuak die.
2. paseko, pasekua. (c). izena. Pasean dagoen pertsona, ironiaz. Esaten dau bera pasekua dala ta eztoiala euskeraz ikastera. Maisu, guardia zibil eta horrelakoez esan izan da. 3. paseko, pasekua. (c). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Prostituta. Emakume ori gaztetan pasekua ei zan.(AAG Eibes)
paseko zagaztarro, paseko zagaztarrua. (c). izena. turdus pilaris. Zorzal real. Sin. dúrdula. Ik. zagáztarro.
paseko bidigarro, paseko bidigarrúa. (c). izena. BIDIGARRO EGOGORRI. turdus iliacus. Zorzal alirrojo. Ik. bidigárro.
pasiáda, pasiadía. (b). izena. PASIARA. Paseo, caminata. Bazkalostian pasiadatxua eitten dau egunero./ Goiko Plazan, baiña gure kaletik pe ein biar izate zan pasiadia. Sot.
Sin. pásio.
pásio, pásiua. (b). izena. Paseo. Pasio politta dago Gorlatik Trekutzera.
PÁSIUAN IBILLI. Andar paseando, de paseo. Sin. pasiáda.
pasíoleku, pasíolekua. (c). izena. PÁSIO LÉKU. Paseatzeko tokia. Or Santamaiña aldian pasiolekua zuan kanposanturako bide ori. Don.
páskiñ, paskíña. (c). izena. Leku agirian jartzen den orria edo kartela, edo lurrera bota edo banatzen den orria, politikoa batik bat. Pasquín, octavilla política. Erriko pareta guztiak paskiñez beteta dare huelgia dala ta. Lehengo zaharrek asko erabilia.
Páskuak. (b). izen propioa. PASKÚA MAIETZEKO. Bergarako jai nagusiak. La Pascua de Pentecostés. Barrakak etortzen die Paskuetan.
Adinekoek PASK
Paskúa Maietzeko, Paskua Maietzekúa. (d). izen propioa. Paskuak, Bergarako jaiak. Izen honekin deitzen zitzaion lehen, batik bat bi Paskuak (Berbizkundekoa eta Pentekostes) bereizi nahi zirenean. Pascua de Pentecostés. Paskua Udaberrikoz jaixak Ozetan da Paskua Maietzekoz Bergako kalian. Orain Paskuak, soilik. Ik. Páskuak.
paskua-ópill, paskua-opílla. (c). izena. Olata, ogi berezia (Ik. esanahia OLATA sarreraren azpian). Ohitura zen ama pontekoak bere besoetakoari Paskua Udaberrikoz urtero paskua-opilla oparitzea. Gerraoste aldera galdutako ohitura. Oblada, cierto pan que regalaba por Pascua la madrina a los ahijados. Nere amapuntako Antzuelako Tia Juli zan eta Paskua Udaberrikoz urtero-urtero etortzen jatan etxera paskua-opilla eskuan zebala. Klem. Mertzedesek diosku Domusantutan olatía (gauza bera) erregalatzen ziola aita pontekok besoetakoari. Karapaixo deitzen zaio Oñati-Leintz aldean. Ik. karápaixo, oláta.
Paskúa Udaberríko, Paskua Udaberrikúa. (d). Berpizkunde Eguna. Domingo de Resurrección. Paskua lenengúa deitzen zitzaion igandeari eta Paskúa bigarrena astelehenari, Oitturia bai Paskua bigarrengoz, gure aurrekuei entzuten, jaixak, San Martingo erromeixia ta gure aittak eta esaten juen erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben. Don. PASKUA LENENGUA deitzen zitzaion igandeari, eta PASKUA BIGARRENA astelehenari, PASKUA SAN MARTINGO ere bai. San Martin gotzainaren ermita (ez konfunditu izen bereko beste bi santuekin, Toursekoa Ik. néskak píxatzia, Paskúa Maietzeko, paskua-ópill.
paskuazkúa eiñ. (c). PASKUAKÚA EIÑ. Confesar y comulgar por Pascua. Aintxiñan Paskuazkua eitteko txartela biar izate zan, da ortarako dotriñia preguntatze zeban abadiak.
pasku-sari, pasku-sarixa. izena. (Antzuola) "Bergarako Pazkoetan eman ohi den saria, paga." Aurten ondio pasku-sarixa emoteke nao.” (Lar Antz).