Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
páse
pasmabedar
pasmo, pasmúa. (b). izena. Zornea.   Pus. Pasmoz beteta dauka eridia. Sin. zorna.
© Jaione Isazelaia
pasmo bédar, pasmo bedárra. (c). izena. . PASMABÉDAR. anagallis arvensis. Murajes. Leku freskotan hazten da, sagarpetan, batik bat. Belar honen kirtena edo hosto bat apurtzen denean halako ur gorrixka higuingarri bat ateratzen da, zapore mina duena. Erabilpen ugarikoa: gure artean, garitxuak sikatzeko, pasmoa ateratzeko, gogortasunak xamurtzeko eta abar erabili izan da. Sin. tétano bédar.
pasmótu. (c). da aditza. Zornetu.
pástel. 1. pastel, pastéla. (a). izena. Pastel. 2. pastel, pastéla. (d). izena. Uberako zaharrek gailetei deitzen zieten. Etara bi ardau botilla, azeitunak eta pastelak. 3. pastel, pastéla. (c). izena. (eufemismoa.) Kakapila. Etxe aurrian laga juan pastela txakurrak. pastela laga. (c). PASTELA TOPAU. Arazoa, korapiloa utzi besteentzat, edo aurkitu. Fabrikia kiebra jo, langilliei pastela laga eta ospa egin juan./ Pastel edarra topauko dabe etxian bakaziñotatik bueltan.
pastelérixa, pastelérixia. (a). izena. Pastelería.
pasteléro, pastelerúa. (a). izena. Pastelero.
pastóre, pastoría. (a). izena. Artzaina.   Pastor. Au gaztai au pastoriai erosittakua da. Artzaiñ, ezagutu arren, ez da esan ohi.