Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pártxe, pártxia. (b). izena. Parche. Gurpilen zulatuak konpontzekoak, sendakuntzarako gorputzean pegatzen direnak, eta abar.
pása, pásia, -ak. (c). izena. Pasa de fruta. Etaraizu pasa batzuk. Maats-pasa, okan-pasa, piku-pasa.
pasádera, pasáderia. (c). izena. Pasador, colador. Sin. pasadóre. Ik. iráztontzi.
pasadízo. PASAIZO. 1. pasadizo, pasadizúa. (d). izena. Pasoa, jende-pasoa. Pasadizo demasa dago gure etxe aurretik. Gutxi erabilia. pasádizuan. (c). adberbioa. De paso. Lanera doiala pasadizuan ogixa artzen dau Bolintxon./ Erratxu zanak erosi ei zetsezen pasadizuan zoiazen motxaillaren batzuri txerrikumeren batzuk. (SM Zirik) 2. pasadizúa. (d). izena. Igarobidea, pasalekua. Esatia pasaizo bat da, ardixak eta esparrutik ertetzeko pasaizua.(Lar Antz). 3. pasadizúa eiñ. (c). Kunplitu, minimoak bete. Bazkai pasadizua ein zebenian, siestara joan zien danak.
pasadóre, pasadoría. (c). izena. Colador, pasador. Sin. pasádera. Ik. iráztontzi.
pasaéra, pasaería. (c). izena. Pestillo pequeño. Ik. txinget.
pasai, pasaixa. izena. (Eibar) "Ibia. Ibaixan alde batetik bestera zan pasaixa, arpozuekin eindda.
pasákalle, pasákallia. (a). izena. Pasacalle. Ik. bidéko.
pásano bédar, pásano bedárra. (d). izena. . (?) Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa, ez erdarazkoa. Bere hostoak jeranioaren antzerakoak dira, baina txikixeagoak, eta ebagiak eta bestelako zauriak ixteko balio omen dute.
pasára. 1. pasara, pasaría. (b). izena. Tunda, paliza. Amak pasaria emun dotsa pitxarra apurtzearren. PASARIA ARTU edo EMON, batik bat. Punturarte oso hitz arrunta, baina gero eta gutxiago entzuten da. Ik. odolán pasára. 2. pasara, pasaría. (b). izena. Acción de pasar, en diversos sentidos. Pasara bat emun jat periodikuai./ Atia pintau dot, baiña beste pasara bat emun bia jako. pasarán. (c). adberbioa. Pasadan.   De paso, de pasada. Uberara bazoiaz, pasaran ura ekarri. 3. pasara, pasaría. (b). izena. Ekintza azkar eta azalekoa. Bazkai pasaria ein ddot./ Ikasi pasaria einddakuan joango naiz oera. 4. pasara, pasaría. (b). izena. Baza en los naipes. Oinguan eztou pasaraik pe eiñ; zapatero geldittu ga.
pasáu. ordubéte, ordubetia. (b). izena. Espacio de una hora. Ordubete nago zure zaiñ./ Ordubetetik ordubetera artu pastillia./ Ordubetian aillegau naiz Donostiara. Ordubetia forma honelakoetan: Lenengo ordubetia aspergarrixa izan da. 1. pasáu. (a). da-du aditza. Igaro.   Pasar. Iru urte pasau die./ Zure aurretik pasau naiz./ Urte txarra pasau dau. pasáuta. 1. pasáuta. (c). adberbioa. Harri eta zur eginda. Erabagixan berri jakin nebanian pasauta geldittu nitzuan./ Kotxiakin ein zeban eskapadiakin pasauta zeuan gizajua. 2. pasáuta. Ik. eranían pasau. 2. pasáu. (a). da aditza. Gertatu.   Pasar, suceder. Erantzun hori eman ohi da norbaitek modu txarrez galdetzen duenean. 3. pasáu. (b). da aditza. Jaki batek bere puntua galdu.   Pasarse un alimento. Aragi au pasauta dago./ Gaur arroza pasau ein jat. 4. pasáu, pasáua. (c). adjektiboa. Neurrian pasatzen dena zaletasun batean.   Exagerado, -a en una afición. Bizikleta zalia izatia ondo jaok, baiña ori pasaua dok. Ik. listopasáu. 5. pasau. (b). posposizioa. ...baino gehiago. Denborari buruz.   Más de. Illabete pasau ein ddau erretzeke./ Ordubete pasau egon nitzan zure zaiñ. ZENBAT DENBORA-ren erantzuna. Baina: "-­Zenbat denporan? -Ordubete pasauan". Enitzan etxetik urten illabete pasauan. pasáutxo. Poco más de. Amalau minutu pasautxo tardau nittuan Elgetara igotzen. PASÁUTXUAN. En poco más de. Iru gol sartuittue lau minutu pasautxuan.
pasautako urekin presia egin nai izan. esaera. Gauzak erremediorik ez dutelarik konpondu nahi direnean erabiltzen den esaera: Ori pasautako urekin presia egin nai izatia dok.
páse. 1. páse, pásia. (c). izena. El pase de aves migratorias. Pase sasoian astebeteko bakaziñuak artzeittu./ Uso-pasia udazkenian izaten da. Ik. kontrápase, usó-pase. 2. páse, pásia. (b). izena. Sakean atzeko marra baino gehiago ateratzen den pelotakada.   Pasa. Bi pase eiñ ezkero falta da. 3. páse, pásia. (a). izena. Pase, tanto en el fútbol como en el toreo.
páseko. 1. páseko, pásekua. (a). izena. Ave de paso. Bidigarro onek pasekuak die. 2. paseko, pasekua. (c). izena. Pasean dagoen pertsona, ironiaz. Esaten dau bera pasekua dala ta eztoiala euskeraz ikastera. Maisu, guardia zibil eta horrelakoez esan izan da. 3. paseko, pasekua. (c). izena. (eufemismoa.) (Eibar) Prostituta. Emakume ori gaztetan pasekua ei zan.(AAG Eibes)
paseko zagaztarro, paseko zagaztarrua. (c). izena. turdus pilaris. Zorzal real. Sin. dúrdula. Ik. zagáztarro.