Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
paraguéro
parket
paraguéro, paraguerúa. (c). izena. Etxez etxe guardasolak eta metalezko ontziak konpontzen jarduten zuen langile ibiltaria. Gailegoak (Orense aldekoak) izan ohi ziren.   Paragüero, artesano ambulante que arreglaba recipientes de metal y paraguas. -Paragueruak zer konpontzen zeben? —Paragueruak zer konpontzen zeben? —Guardasolak eta lapiko ipurdiak. Kerten barrixak pe baitta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik; petatxuak ipiñi, ipurdi barrixak bota ta. Klem./ Zartaiñ-ipurdixa zulatuta dago ta paragueruai etara bia jako urrengo datorrenian. Ik. katxarrero.
páraje, párajia. (b). izena. Paraje, lugar. Oso paraje politta da Aralar./ Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.
paralítiko, paralítikua. (b). izena. Paralítico. Ik. elbarrittu.
paránda, parandía. (c). izena. fringilla coelebs. Pinzón. Txori txiki bat. Sin. negúta. Ik. neguko paranda.
paranden gixoi, paranden gixoia. izena. (Eibar) coccothraustes coccothraustes. Picogordo. Sin. pikolodi.
parápo, parapúa. (c). izena. PAPARO, PIPIRO (EIB.). Paparoa.   Buche de aves. Arri-koxkor mordua zeukan parapuan. Ik. errota.
paráu. 1. paráu. (c). da aditza. Txakurra geldi-geldi eta adi geratu oilagorra edo beste ehizagairen bat somatzen duenean.   Quedar quieto y atento el perro cuando barrunta la becada u otra pieza. Txakurra parauta egoten dok oillagorra ikusittakuan-da. Klem./ Txakurra neure aurrian parau jatan. Sin. geratu (gutxiago erabilia). Ik. parada. 2. parau. (c). aditza. (Leintz) Gelditu. Beti leku batetik bestera, nun parau be eztakixela.
párdillo, párdillua. (d). izena. carduelis cannabina. Pardillo. Txori txikia.
pardo. adjektiboa. "Sufijo que significa moteado." (SB Eibetno). Ik. arráipardo, katapardo.
páre. 1. pare, pária. (a). izena. Par, conjunto de dos. Egunian pare bat pakete erretzen dau. Ik. irí-páre, praká-pare. Au dok paria, karakola ta baria. (b). esaera. Biak antzerakoak direla. 2. pare. (b). juntagailua. Bezala, moduan.   Como, igual que. Txarrixan pare jaten dau./ Aberatsen pare bizi aiz i. ZEREN pare, beraz, zerbaitekin edo norbaitekin konparatzen denean. Ezin da esan "ildda pare zeuan", ilda bezala edo ilda moduan esateko. Ik. létxe, modúan. 3. páre, pária. (c). izena. Aurrez aurre edo alboan dagoen unea. Lekuzkoetan, batik bat. Gure etxe paria piñuz beteta dago./ Gasolinera parian izan da akzidentia./ Kendu zaitte paretik./ Parera aillegau zanian preguntia ein zostan. Ik. páreko. bere parian. adberbioa. "Garai edo une hartan. Ilaturia bere parian ona izen zan." (Lar Antz). parian pareko. PARIAN PAREKUA. "Garaiari edo une bakoitzari dagokiona. —Ibiltze giñan ba gu olako gonekiñ, e. —Parian pareko." (Lar Antz). Sin. Sasoian sasoiko gauzak.
páreja, párejia. (a). izena. Bikotea.   Pareja.
páreko. 1. páreko, párekua. (b). izena. Parean dagoena edo bizi dena. Gure pareko tabernan kriston zaratia egoten da./ Gure parekuak bentania beti itxitta eukitzen dau. 2. páreko, párekua. (b). izenlaguna. Maila berekoa. Bergan ezta sortu Zezeagan pareko pelotaririk./ Topau daben nobixua eztok bere parekua.
paréta, paretía. (a). izena. PARET. Pared. Pareta senduak dauzka gure basarrixak./ Paretan kontra ezpok ipintzen eztosk ezer esango. Etxekoari pareta eta sorokoari orma edo soorma, argitzen digute Bergarako gure lekukoek. Frontoian EZKER PARETA, ATZEKO PARETA eta AURREKO PARETA bereizten dira. Ezker-pareta jo ta pelotia kanpora joan zuan aurreko pareta ikutu barik. pareta bixak jo. (b). esapidea. Pelotan, lehenengo ezkerreko pareta eta gero aurrekoa jo. Leintz aldean ia beti orma erabiltzen da, ez pareta. Sin. orma bixak jo (Lein.).
© Jaione Isazelaia
pareta bédar, pareta bedárra. (c). izena. . parietaria diffusa. Parietaria. Pareta eta haitz zirriztuetan, batez ere, hazten den belar hau oso da ezaguna. Almorranak zabaltzeko, txixa eragiteko, guntzurrunetako harriak botatzeko eta gibeleko gaitzetarako erabiltzen da, besteak beste. Azkenengo honetarako bada, bere ura eztiarekin nahastuta hartu behar da, eta bestela, enplastuen bidez. Sin. orma bédar.
paréta-érloju, paréta-érlojua. (c). izena. PARETÁKO ÉRLOJU. Reloj de pared.
paretako sorginkerixa, paretako sorginkerixia. izena. "Garai baten zineari hala deitzen zitzaion." (Lar Antz).
parézer, parezérra. (c). izena. Iritzia.   Parecer, opinión. Arek emon juan bere parezerra./ Ire parezerra jakin nai juek. Iritzi hitza ere bizirik dago, baina aspalditxo sortu zitzaion anai erdaldun hau. Sin. iritzi.
paríente, paríentia. (a). izena. Senidea. Pariente. Ik. seníde.