Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
panadérixa
papárrori
papárrori, papárrorixa. (d). izena. martes martes. Marta. Gutxi ikusten dira gure lurretan eta askok "basakatu" deitzen die. Gauza bera gertatzen da paparzuri eta jinetekin ere. Ik. basakatu, jíneta, papárzuri.
papárzuri, papárzurixa. (d). izena. Martes foina. Garduña. Bai, paparzurixa, basakatu ero ortaikua badok. Klem. Oilotegietan pikardiak egin izan ditu paparzuriak. Sin. lepázuri. Ik. papárrori.
pápel. 1. papel, papéla. (a). izena. Papel. Papela merke dago. 2. pápel, pápelak. (c). izena. Documentación; los papeles. Fronteran papelak eskatu zotsen, euki ez, eta kartzelara. Edadetuek darabilte gehienbat.
papeláda, papeladía. (b). izena. Simulación, comedia. Asarre papeladia ein ddau, baiña barrutik pozik dago./ Badatoz Gabonak, eta urteroko papeladak ein biakoittugu. Ik. plánta.
pápera, páperak. (b). izena. Eztarriko gaitza.   Paperas.
paputz, paputza(k). izena. Papo. Lanai laga zotsanetik orri azi jako paputzak. Pluralean sarriago.
papuztu. (d). aditza. Gizendu, puztu. Eztot aspadixan ikusi Ixidro baiña ziero papuztuta ei dao.
paráda. 1. parada, paradía. (c). izena. Txakurrek jaikitako animaliari —erbiari, basurdeari edo azeriari, adibidez— ehiztariak itxoiten dion lekua.   Lugar donde el cazador espera a la pieza que han levantado los perros. Paradan egotia, erbixa ta pasatzeko lekuan, paradan, kazarixa egotia dok. Klem./ Paradara aillegauta gero akordau nitzuan kartutxuak aaztuta joan nitzala. PARADAN EGON, batik bat. 2. parada, paradie. (c). izena. (Leintz) Hazitarako idiskoak behiak estaltzen dituen lekua. Gu hogei urtien paradie eukitte gaz eta hemen inguruetatik asko etorten zien behixaz zekorrana. (AA ArrasEus, 234. o.). Sin. kastétxe, puésto. 3. parada, paradía. (a). izena. Autobusa gelditzen den lekua. Autobusan paradan etxoingotsut. 4. parada, paradía. (a). izena. Futbolean, atezainaren geldiketa.