paráda

paráda. 1. parada, paradía. (c). izena. Txakurrek jaikitako animaliari —erbiari, basurdeari edo azeriari, adibidez— ehiztariak itxoiten dion lekua.   Lugar donde el cazador espera a la pieza que han levantado los perros. Paradan egotia, erbixa ta pasatzeko lekuan, paradan, kazarixa egotia dok. Klem./ Paradara aillegauta gero akordau nitzuan kartutxuak aaztuta joan nitzala. PARADAN EGON, batik bat. 2. parada, paradie. (c). izena. (Leintz) Hazitarako idiskoak behiak estaltzen dituen lekua. Gu hogei urtien paradie eukitte gaz eta hemen inguruetatik asko etorten zien behixaz zekorrana. (AA ArrasEus, 234. o.). Sin. kastétxe, puésto. 3. parada, paradía. (a). izena. Autobusa gelditzen den lekua. Autobusan paradan etxoingotsut. 4. parada, paradía. (a). izena. Futbolean, atezainaren geldiketa.