Hiztegia
palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena. Lanzamiento de palanca. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai.
Pálankara joan. (c). esapidea. (eufemismoa.) Bilbora putetara joan. Domeka atsaldero Vespa-n joate zuan Palankara. "La Palanca", Cortes kaleko putetxe famatua sasoi batean.
pálar, palárra. (c). izena. Azpiak ateratzeko, txondor-zuloa garbitzeko eta oro har lurra leuntzeko edo garbitzeko erabiltzen den burdinazko aitzur ahozabala. Azada de boca ancha que se usa para muchos menesteres. Ganau-pekotzak batzeko aukerakua palarra. Ik. kortátxur, pélaki.
palastára, palastaría. (b). izena. Ontzi batetik, nahi gabe normalean, lurrera jausten den isurkin andana. Porción de líquido que se desparrama de un recipiente. Etxokonetik ekarri dau esnia kazuelan, da bidian palastaria emen da palastaria an etorri da. Ik. barrastára.
páleta. 1. páleta, páletia. (b). izena. PALÉTIÑ. Igeltseroaren erraminta nagusia porlana nahasteko, sarpiatzeko eta beste zeregin askotarako erabiltzen duena. Paleta de albañil. Txikia denean PAL Ik. sarpíau. 2. páleta, páletia. (b). izena. Aurreko hortz zabal bakoitza. Ik. ortz, pála.
pálleka, pállekia. (d). izena. Tela klase bat, nonbait. Pallekia zeuana bai, baiña eztakitt zein zan, tela klase bat izengo zan? Maria.
pallekazko, pallekazkua. (d). izenlaguna. Pallekaz egina. Etxien eindda, makiñan einddakua be bai, ta amantala pallekazkua; dotoriak e, jaiko amantalak.Juana Ezin izan dugu argitu zer den, edo jantzi bereziren bat, oihal bat edo jantziari egiten zitzaion bordaduren bat.