Hiztegia
órtik. (a). adberbioa. Desde ahí.
ortikoz emendikoz. (c). esapidea. (Leintz) ORTIKOZ EMETIKOZ. Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten. Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat.
órtitxik. (c). adberbioa. Hortixe. Desde ahí mismo. Ortitxik sartu die lapurrak.
órtosik. (b). adberbioa. Oinutsik. Descalzo. Jantzi zapatilla batzuk; ez ibilli ortosik.
Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, óiñutsik.
ortóstu. (c). da-du aditza. Ortosik jarri. Descalzar(se). Ortostu ein giñan errekia pasatzeko. Ortosik edo oiñutsik jarri da arrunta.
órtu, ortúa. (a). izena. Baratzea. Huerto. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.
ortúari, ortúarixa. (d). izena. Barazkia. Hortaliza. Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don.
Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da.
ortu-gáuza, ortu-gauzía. (c). izena. ORTUKO GAUZA. Hortaliza. Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana.
Ik. berdúra, ortúari.
ortulan, ortulana. izena. "Ortua lantzen duen pertsona.
Joxe Mari oso ortulan txarra da." (Lar Antz). komentario 1
ortúlau, ortúlaua. (c). izena. Ortu handia eta ederra; ez da derrigorra lau-laua izatea. Dícese de las huertas grandes y hermosas. Ortulau ederrak dare Bolubarrin./ Len Madura guztia ortulaua zan.