Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
óillotei
óiñagoko
óillotei, óilloteixa. (c). izena. Oilategia.   Gallinero. Sin. oillótoki.
oillótoki, oillótokixa. (b). izena. Oilategia. Bai etxe barrukoa eta bai kanpokoa. Gallinero.   Etxetik kanpokoari oillo-txabola ere bai. Sin. óillotei.
oillotu. (c). aditza. (Oñati) "Kokotu: amilanarse. Desganarse, debilitarse" (Izag Oñ). "Oillua izatia dok: ser cobarde, apocado." (Izag Oñ)
oilló-txabola, oilló-txabolia. (b). izena. Etxetik kanpoko oilategia.   Gallinero. Ik. oillótoki.
oillo-zíriñ, oillo-ziríña. (b). izena. Oilo-kaka. Bizarrak urtetzeko oillo-ziriña emun bia zala esaten zoskuen mutikotan. Ik. zíriñ.
oinbéte. (d). Hanka baten neurria.   Pie, la largura de un pie, usada como medida de longitud por los baserritarras. Iru oinbete dare illaratik illarara./ Oinbete laga zeban bakarrik landaratik landarara. Sin. óiñ. Ik. árrabete, azbéte.
oinbíde, oinbidía. (c). izena. Oinezkoendako bidea; bide estua.   Senda peatonal. Zuen etxeondotik pasatzen da Goimendirako oinbidia. Legearen arabera, aberea bakarka bazen, pasa omen zitekeen oinbidetik, baina uztarririk ez. Ik. elizbíde, zordanbíde.
óinddio. (a). adberbioa. OINDDIOK, OINDDIOKAN. Oraindik.   Todavía. Oinddio eztago konforme./ Oinddiokan emen zarete?
óinddioko, óinddiokua. (c). Oraindainokoa, orain artekoa.   El tiempo transcurrido hasta este momento, lo de hasta ahora. Oinddiokua bia dau Bergatik bueltia eitteko./ Oinddiokua ondo doia baiña gero ikusi biar. óinddiokúan. (c). adberbioa. Orain arte.   Hasta el momento. Gure taillerra ondo doia oinddiokuan.
óindittik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik.   Desde ahora mismo. Oindittik esaten dotsut or ze pasau bia daben.
óingo, oingúa. (a). izenlaguna. Oraingoa.   De ahora, actual. Oingo txokolatia eskaxa da. Ik. oingotxe. oingúan. (c). adberbioa. Oraingoan.   Esta vez. Oinguan irabazten urten dou.
oingórri útsetan. (d). adberbioa. Ortosik.   Descalzo. Ortotsik ez ari ibilli emen, ero oingorri utsetan ez ari ibilli ero. Don. Ez dugu beste inoiz entzun. Sin. ankáutsik, óiñutsik, órtosik.
oingótxe. 1. oingotxe, oingotxía. (c). izenlaguna. OINGOTXEKO, -UA. Oraingotxea, oraintxe bertakoa.   De ahora mismo. Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./ OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona! oingotxétik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. 2. oingotxe. (d). adberbioa. Oraintxe bertan.   Ahora mismo. Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da. 3. oingotxe. (d). adberbioa. Jada, dagoeneko.   Para ahora, ya. Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago. Sin. oingoz.
óingoz. 1. oingoz. (b). adberbioa. Oraingoz.   Por ahora. Oingoz ondo doia negoziua./ Oingoz eztou iñor biar ofizinan. 2. oingoz. (c). adberbioa. Oraingoz, dagoeneko, honezkero.   Ya, para ahora. Asi barri tta oingoz mozkortuta? Au dok jiria./ Aura oingoz gure zain dago. Sin. oingotxe.
óintsu. (c). adberbioa. Oraintsu.   Hace poco. Oinddio ointsu egon da sekuestro bat./ Eztakitt noiz ezkondu zan baiña ointsu beintzat.
óintxe. (a). adberbioa. OINTXE BERTAN. Oraintxe.   Ahora mismo. Etxoin, ointxe bertan nator da. OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta. ointxe eta ointxe be. adberbioa. "Oraindik ere. Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da.
1. oiñ. 1. óiñ, óiña. (d). izena. Oinaren luzera (neurri unitatea).   Pie. Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak. Lau kantoetara, Egixan. Da etxera jun da arotzei esan ei otxen: Onenbeste oiñ da Egixa. Lau kantoetara biña oiñ geixao Gomozkortak. Hil./ Da oiña; burdixa, por ejenplo, oiña esaten jakon, zortzi oiñ, beratzi oiñ esaten jakon. Jul. Lekuko batek esan digu antzina bazirela oinetan neurtzen zuten «metroak» eta 27 cm duela oin batek. Sin. oinbéte. 2. óiñ, óiña. (d). izena. Hanka. Oiñetako, oiñez, etab. arruntak diren arren, oiñ nekez entzuten da.
2. óiñ. 1. oiñ. (a). adberbioa. Orain.   Ahora. Nun bizi aiz oiñ? oin ddala. (a). adberbioa. Orain dela, duela. Oin ddala ogei urte asi nitzan lanian. 2. oiñ. (b). juntagailua. Orain. · Ahora, ahora bien. Obe zeunke nerekin etorriko baziña. Oiñ, naixao bozu gelditzia, geldittu.
óiñago. (c). adberbioa. OIÑAO, -U. Orainago, orain dela gutxi.   Hace poco, recientemente. Oiñago ikusi neban bera, eskua igeltsuan zebala./ Oiñago izan da erregia Naparruan.