Hiztegia
óinddio. (a). adberbioa. OINDDIOK, OINDDIOKAN. Oraindik. Todavía. Oinddio eztago konforme./ Oinddiokan emen zarete?
óinddioko, óinddiokua. (c). Oraindainokoa, orain artekoa. El tiempo transcurrido hasta este momento, lo de hasta ahora.
Oinddiokua bia dau Bergatik bueltia eitteko./ Oinddiokua ondo doia baiña gero ikusi biar. óinddiokúan. (c). adberbioa. Orain arte. Hasta el momento. Gure taillerra ondo doia oinddiokuan.
óindittik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Desde ahora mismo. Oindittik esaten dotsut or ze pasau bia daben.
óingo, oingúa. (a). izenlaguna. Oraingoa. De ahora, actual. Oingo txokolatia eskaxa da. Ik. oingotxe. oingúan. (c). adberbioa. Oraingoan. Esta vez. Oinguan irabazten urten dou.
oingórri útsetan. (d). adberbioa. Ortosik. Descalzo. Ortotsik ez ari ibilli emen, ero oingorri utsetan ez ari ibilli ero. Don. Ez dugu beste inoiz entzun.
Sin. ankáutsik, óiñutsik, órtosik.
oingótxe. 1. oingotxe, oingotxía. (c). izenlaguna. OINGOTXEKO, -UA. Oraingotxea, oraintxe bertakoa. De ahora mismo. Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./ OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona! oingotxétik. (c). adberbioa. Oraintxe bertatik. Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. 2. oingotxe. (d). adberbioa. Oraintxe bertan. Ahora mismo. Tarta au oingotxe jateko da./ Ogi au oingotxe einddakua da.
3. oingotxe. (d). adberbioa. Jada, dagoeneko. Para ahora, ya. Astebeterako joan zan da oingotxe aspertuta dago. Sin. oingoz.