Hiztegia
2. oi, óixa(k). izena. Ohia. Encía. Oixak bigun-bigun eindda ta odola darixola dauzkat eta dentistiana noia.
Pluralean, gehienetan.
oillágor, oillagórra. (b). izena. Scolopax rusticola. Becada, sorda. Oillagorrak sasi artian da egoten die, ta eztie mobitzen nobera onduan dagon arte. Ik. míngor.
oillagorreta, oillagorretia. (c). izena. Oilagorraren ehiza. Oillagorretia gogorra dok, e. Ordu asko, gora eta behera, txakurran atzetik.
OILLAGORRETAN: oilagorrak ehizatzen.
oillágor-txákur, oillágor-txakúrra. (c). izena. Oilagorretan trebea den txakurra. Perro especializado en la caza de la becada, setter, generalmente. Oillagor-txakur fiñ askua euki giñuan.
oillánda, oillandía. (b). izena. Polla, polluela. Txikittan txitak, gero oillandak, eta aundi einddakuan oilluak.
Neskatilla gaztetxoengatik ere entzun izan da: Oillanda majua dago zuen Ainara.
óillar, oíllarra. (a). izena. Gallo.
oillar ingles, oillar inglesa. izena. (Eibar) Burrukarako oilarra.
oillar-joku, oillar-jokua. (c). izena. Pelea de gallos (Competición). Felix Legarre gutxin moduko zalia zan oillar-jokura. (SM Ezten).
óillo, oillúa. (a). izena. Gallina. Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten.
Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! oillo-ipurdíxa jan. (c). esapidea. Berba eta berba ari denari ea "oilloipurdixa jan" duen galdetu ohi zaio, auskalo zergatik. Se suele preguntar al que habla sin parar si ha comido culo de gallina, por razones que ignoro. Etorri ezkero ez aiz ixildu; zer, oillo-ipurdixa jan dok ala? Galdera izan gabe ere bai: Arek jaukan barriketia; emute juan oilloipurdixa jan zebala. Oilo-ipurdia oiloaren parterik gozoena omen da; erregiñian bokaua ere deitu izan zaio. oillo-narrúa eiñ. esapidea. OILLO-IPURDIXA EIÑ. Ponerse la carne de gallina, sea por miedo, frio, etc. Lehenengo autoa ikusi zutenekoa kontatzen du Anizetak: Aura ikustera: suzko kotxia. Gero ugeldu zien, baiña orduan auraxe bakarrik emen. Billurtuta, zera, oillonarrua eindda; aura zala billurgarrixa ta... Aniz.
oilló-árri, oilló-árrixa. (d). izena. Oiloek jaten dituzten harritxoak. Piedrecitas que comen las gallinas. Arrautziai kaxkala eitteko. Oilluak batu itten juan lurrian arrixa. Leku batzutan oillo-arrixa egote zuan eta beste paraje batzutan ez; eta oillo-arrixa zeuan lekuan oilluak arrautza geixao itten juen jeneralian; ez euan lekuan ekarri tta ipiñi be bai. Agarre-goiko aldetik ekarritta garek geu be. Oillo-arrixa, arri xe-xe-xeia; lur artian arri txikixa; lurrakin naasi ekarri tta oilluak erak apartatze juen. Klem. Kontxillak ordezkatu zuen oiloarria. Ik. kóntxilla.
oillo-eztégu, oillo-eztegúa. (d). izena. Antzina eztegu bezperan ezkongaiei egiten zitzaien erregaloa, oiloak batik bat. Iru eguneko bodia izete zan, bai. Oillo-eztegua esate jakon. Aurreko egunian umiak eta andrak oilluak artu zestuan da, oilluak eruan da; bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben.
óilloki, óillokixa. (d). izena. Oilo haragia. Carne de pollo o gallina. Oilloki asko jate zan gure mutikotan.
oilló-lóka, oilló-lókia. (b). izena. Gallina clueca. Andereñuak errekreo orduan oillolokia txitekin emuten dau.
Ik. loka.
oilloluma, oillolumía. (b). izena. Pluma de gallina.
oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina.
oilló-lur, oillo-lúrra. (d). izena. Norberaren etxea, herria. Palabra metafórica que designa el terruño, por aquello de que las gallinas hacen su vida alrededor de la casa. “Noberan oillolurra”, ori esan izan da; kanpuan egondako bat etortzen danian, “oillolurrera orraittio etorri da” ero. Klem./ Sekula bere oillolurretik urten barekua zan.