Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
oe-errópa
ogíbittarteko
© Jaione Isazelaia
ogíbittarteko, ogíbittartekua. (b). izena. Bocadillo. Preparaidazu taillerrerako ogibittartekua. Bokádillo, -ua ere asko esaten da.
ogídun. 1. ogidun, ogidúna. (c). izena. Ogia banatzen duena. Banaketan aritzen den okindegiko langilea edota baserriko ogia saltzen duena. Laster pasauko da ogiduna ta urteizu kalera. 2. ogidun, ogidúna. (d). izena. Elizara olatak eramaten zituen pertsona hiletetan-eta. Izenda nago ogidun. Len basarrixan ill, eta ogixak, ogi-zestuak buruan, da terzerakua baldin bazan bat, da segundakua bazan bi. Ben. Ik. olata.
ogiérre, ogiérriak. (b). izena. Ogi zatitxo frijituak, pureari-eta botatzen zaizkionak.
ogigaztae, -i, ogigaztaie. izena. (Leintz) Comadreja. Sin. satandéra.
Ogi gogorrari agiña zorrotz. esaera. (Lar Antz).
ogiíriñ, ogiiríña. (c). izena. OGIRIÑ. Harina de trigo. "Artiriñ"etik bereizi nahi denean, gehienbat; bestela "iriñ" soilik.
ogi-mámiñ, ogi-mamíña. (b). izena. Miga de pan. Zenbaittek ogi-mamiña jan da azala laga eitten dau. Ant. ogi-ázal. Ik. mámin.
ogí-pala, ogí-palia. (c). izena. Pala de horno. Labepalia be esate jakon, ogi-palia be bai. Don. Sin. labépala.
ogí-puxketa, ogí-puxketia. (a). izena. Pedazo de pan. ogi puxketia baiño obia. (b). esapidea. Pertsona ona.
ogi-síku, ogi-sikúa. (b). izena. Pan seco.
ogi-tako, ogi-takua. (c). izena. (Eibar) Ogi zati handia. Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-takua. (AAG Eibes)