Hiztegia
málkar, malkárra. (d). izena. Aldapa zakarreko lekua. Pendiente escabrosa. /"Malkar bat: una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y maleza." (Izag Oñ).
málo. 1. málo, málua. (c). "Cualquier insecto dañino de las plantas: escarabajo de la patata, etc." (Izag Oñ)
2. malo. (c). adjektiboa. Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada, "malo". Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo.
Ik. mútxo.
malúskau. (d). da-du aditza. Muskildu, lardaskatu. Magullar(se), estropear(se). Umiak oillaskua jan ez, baiña dana maluskauta laga, bai./ Txakurrak sagar guztiak maluskau dittu. Perretxikuak, adibidez, plastikoan nola-hala ekartzen badira, maluskauta geratzen dira. Ik. mazpílddu, muskílddu.
malúta. 1. maluta, malutía. (b). izena. Artaburuaren estalkia. Envoltorio de la mazorca. Malutazko koltxoiak zien len. Sin. artamaluta. 2. maluta, malutía. (b). izena. Copo de nieve. Txapelan lakotxe malutak jausten zien. Sin. edur-malúta, mataza. 3. maluta, malutia. (d). izena. Kardatutako artile multzoa. Copo de lana. Kardau ta malutak eiñ, bolia. Kardiakin kardatzen zana atzera bueltau eskuakin kurioso-kurioso, malutak esate jakuen ari, ta gero maluta aretatik juaten zan makiñiai emoten poliki-poliki. Pedro.
komentario 1 malutia izpittu. "Desenredar, deshacer el copo de lana, hilándolo. Malutia be izpittu ein biar izaten da. Txabillia eta goru-ardatzak erabiltzen hari-malutia askatu, izpittu... eta harixa eiñ." (SB Eibetno).
málutz. 1. malutz, malútza. (c). adjektiboa. Elurra egin berri, eta zapaltzeko ederra dagoenean, "malutza" dagoela esan ohi da. Dícese de la nieve recien caída, esponjosa y agradable de pisar. Edurra malutz-malutza zeuan.
2. malutz, malútza. (d). adjektiboa. Mardula, bai pertsonak bai edozer gauza. Lozano, -a, robusto, -a. Malutza? Mardua ero; gazte bat danian normala baiño fuertiaua ero, gizenaua: malutza. Eta erozer gauzagaittik, korrientia baiño aundixaua ero ederraua danian. Perretxikuak pe malutzak, aundixak eta zerak dienian. Musu biribill..., zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai (gaztaina). Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi, tta oso ederrak. Aniz. Elurraz entzun daiteke oraindik ere, baina beste guztiaz nekez. Ik. mardo.
mámin, mamíña. (a). izena. Ogiaren, frutaren, pertsonaren eta abarren barne aldea, azalez estalia dagoena; azala edo hezurra ez dena. Txuleta onek azur asko ta mamiñ gutxi./ Sagar klase au azal gogorrekua baiña mamiñ bigunekua da./ Perikok ointxe eztauka mamiñ asko; azurra ta azala besteik ezta.
Ogi-mamina ulertzen da honelakoetan: Asko gizentzen dau mamiñak. 2 komentario orrek dauzka mamiñak. (c). esapidea. Horrek dauzka ipurdiak. Ik. ipurmámiñ, ogi-mámiñ.
mamíntsu, mamintsúa. (c). adjektiboa. Mamin asko duena. Carnoso, -a. migoso, -a. Iztar mamintsuak dauzka arek./ Kiloko ogixa mamintsuaua izeten da. komentario 1
mandabíde, mandabidía. (d). izena. MANDOBIDE. Camino de mulos. Arangutxotik eta Larrosinddik Karabittara ei zuan mandabide zarra.
mandaéuli, mandaeulíxa. (c). izena. Tábanus Bromius?. Tábano grande. Txikiari ezpata. Ik. eulimándo.
mándako. 1. mándako, mándakua. (d). izena. Astemea ama eta aita zaldia duen aberea. Híbrido de burra y caballo. Hitz ia galdua. MULA deitu ohi zaie. Don.k, dena dela, garbi egiten du bereizketa "mula" eta "mandako"ren artean. Ik. mándo, múla. 2. Mándako. (b). MÁNDOKO. Ipuinetako pertsonaia. Personificación del mulo en los cuentos. Beiñ esan zotsan Otsokok Mandokori... Arre-arre Mandako, biar Tolosarako, etzi Panplonarako (edo etzi Markiñarako), andik zer ekarriko, zapata ta gerriko. Ume txikiei esateko berba-jolasa
mandámentu. komentario 1 1. mandámentu, mandámentua(k). izena. Los Diez Mandamientos. Buruz ikasten giñuzen Amar Mandamentuak, naiz ta jakiñ ez zer esan nai zeben.
2. mandámentu, mandámentua. (d). izena. Agindua. Misión que cumplir, mandamiento. Nik eztakitt ze mandamentu zeuken, baiña antxe egon zien ate onduan geldi.
Gutxi erabilia.
mandázaiñ, mandazáiña. (d). izena. Arriero, mulero. Mandazaiñak manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra", manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan; kastillanua zuan baiña euskeraz... zerian itte juan, da: "il da mandua ta joan da ni"(barreak). Klem. Ia galdua. Ik. muléro.
mándo, mandúa. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere arra. Bera antzua da, umerik egiten ez duena. Mulo; híbrido macho de burro y yegua. Mulia mandua ta mandakua dittuk, iru ganau, danak kruzetik datozenak. Manduan ama dok biorra eta aitta astua. Eta mandakuana dok astua ama eta aitta zaldixa. Mulia ta mandua berdiñ dia, bata da arra ta bestia emia, baiña umeik eitten eztabenak bixak, e. Don. Laburtuz: ama behorra eta aita astarra denean, umea arra bada: mandoa edo muloa (Sin.). Emea bada: mula. Ama astemea eta aita zaldia (eta bera arra): mandakoa. Ik. múla, mándako.