Hiztegia
ogi-kóskor, ogi-koskórra. (b). izena. Cuscurro de pan. Bolintxotik etxerakuan jaten jat ogi-koskorra. Sin.ogi-mutur. Sin. koskor.
ogíbeltz, ogibéltza. (c). izena. Zahi eta guzti egindako ogia. Pan integral. Makiña bat ogi beltz jandakuak gaittuk gerra ostian.
Sin. zaidun ogi. Ant. ogizúri. Ik. basíllora.
ogíbittarteko, ogíbittartekua. (b). izena. Bocadillo. Preparaidazu taillerrerako ogibittartekua. Bokádillo, -ua ere asko esaten da.
ogídun. 1. ogidun, ogidúna. (c). izena. Ogia banatzen duena. Banaketan aritzen den okindegiko langilea edota baserriko ogia saltzen duena. Laster pasauko da ogiduna ta urteizu kalera.
2. ogidun, ogidúna. (d). izena. Elizara olatak eramaten zituen pertsona hiletetan-eta. Izenda nago ogidun. Len basarrixan ill, eta ogixak, ogi-zestuak buruan, da terzerakua baldin bazan bat, da segundakua bazan bi. Ben. Ik. olata.
ogiíriñ, ogiiríña. (c). izena. OGIRIÑ. Harina de trigo. "Artiriñ"etik bereizi nahi denean, gehienbat; bestela "iriñ" soilik.