Hiztegia
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo.
Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro. Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak. Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.
odiátu. 1. odiátu. (d). adberbioa. Zerua hodei-lainoz estalirik. Encapotado, cielo cubierto de nubes tormentosas. Zerua odiatu dago./ Goizian odiatu zeuan, baiña eguardirako garbittu dau.
2. odiátu. (c). du aditza. Zerua hodei-lainoz estali. Cubrir el cielo con nubes de tormenta. Oiñ arte garbi egon da baiña belaxe odiatu dau.
ódixa, ódixia. (d). izena. ÓRIXA. Hodia. Canalón de tejado. Odixia zulatuta dago ta konpondu ein biako da./ Zinkazkuak izeten die orixak. /a/ organikorik gabe ere entzuten da: Orixa lekuz aldatu bia da. Sin. kanalóe, -i.