Hiztegia
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo.
Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro. Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak. Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.
odiátu. 1. odiátu. (d). adberbioa. Zerua hodei-lainoz estalirik. Encapotado, cielo cubierto de nubes tormentosas. Zerua odiatu dago./ Goizian odiatu zeuan, baiña eguardirako garbittu dau.
2. odiátu. (c). du aditza. Zerua hodei-lainoz estali. Cubrir el cielo con nubes de tormenta. Oiñ arte garbi egon da baiña belaxe odiatu dau.