Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
óde, odía. (c). izena. OREI, OREIXE (LEIN). Hodeia. Eguraldia trumoitsua dagoenean, sargori, eta ode tontorrak ageri direnean, odia dagoela esan ohi da.   Nubes y situación meteorológica que presagia tormenta. Odia dago ta larri ibili zaparraran bat botatzen. Delako eguraldia dagoenean ikusten diren lainoei ez zaie ode deitzen, ode-laiño edo ode-tontor baizik. Haizeak hegotik edo hego-mendebaletik jo behar izaten du giro hau sortzeko. odiak jo. (c). esapidea. Ekaitza sortu, egin. Oinddio gaur illuntzerako odiak joko dau.
ode-áize, ode-aizía. (c). izena. Ekaitzaren aurreko haizea. Sin. ostaize.
ode-arte. izena. (Eibar) Claro.
ode-éuri, ode-euríxa. (c). izena. Lluvia de tormenta. Ode-eurixak daukana zera da: igual emen egundokuak eitteittuala ta emendik bi kilometrora bapez. Pluralean ere bai: Ode-euri edarrak ein zittuan atzo. Sin. trumoi-éuri.
ode-kanpai, ode-kanpaia. (c). izena. ORE-KANPAI. Ekaitza zetorrenean jotzen zen kanpaia. Ore-kanpaiak asi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (SM Ezten).
ode-láiño, ode-láiñua(k).. izena. Nube de tormenta. Ik. ode-tóntor.
ode-lauso, ode-lausua. "Nube alta y ligera, cirro.   Hode ariñak, eguzkixari traba pixkat egitten detsenak, baiña eguna illundu barik eta euririk ekarri barik." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
ode-tóntor, ode-tontorra(k). izena. Hodei-tontorrak, hodei-lainoak.  Nubes de tormenta. Ode-tontor zuri-zurixak agiri die Elgeta aldetik. Sin. ode-laiño, trumoi-laiño, ode-adar (Eib.). Ik. óde.
odétsu, odetsúa. (c). adjektiboa. Hodeitsua. Aspaldixan egualdi odetsua dabil.
ode-zaparrára, ode-zaparraría. (c). izena. Chaparrón de tormenta. Ode-zaparraratxo bat majo letorkixo letxuga landariai.