Hiztegia
naáste-borráste, naáste-borrástia. (b). izena. (adierazkorra.) Nahastea. Enredo, embrollo. Frantsesa ta inglesa batera ikasten diardu ta naaste-borraste demasa dauka./ Auzuan naaste-borrastia urten dau urak diela ta eztiela.
Ik. kakánaaste, náaste.
naástu. (a). da-du aditza. NAASTAU. Mezclar(se), revolver(se). Len ardauai ura naasten zotsen tabernarixak./ Batidoriakin ondo naastu ta zerbidu.
1. nábar, nabárra. (d). adjektiboa. Tono ilunak dituen kolorea. Grisa, marroia...; baita, Klementak dionez, zuria eta kolore ilunak nahasi ere. Pardo. Bat muturgorrixa, beste bat baltza, beste bat pinttua, beste bat zurixa, beste bat nabarra (ardiak). Igual egongo da nabarra ardik onena kuadrillan. Luis. Galdu samartua. Katuez entzuten da inoiz. Ik. nabárka, nabarkóte.
2. nábar, nabárra. (d). izena. Laian egin aurretik zoia ebakitzeko pasatzen zen tresna. Kutxila zorrotz eta zuzena partika bati erantsia. Aparato para facilitar el layado compuesto de una pértiga y una cuchilla afilada y recta. Laixan eiñ aurretik nabarra pasatze zuan, zaldiz, astoz, ero iru lau lagunen artian tiraka igual, gero laixan illaran jarritta errezao eitteko. Klem. Izagirrek dionez, goldarekin egindako ildoa sakontzeko ere erabiltzen zen lur bustintzuetan. Sin. ortz-bakar.
nabar-etxe, nabar-etxia. "Estructura de madera donde se coloca la cuchilla llamada nabar" (SB Eibetno).
nabárka, nabarkía. (d). adjektiboa. Parduzco. Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don. Sin. nabarkóte.
nabarkóte, nabarkotía. (d). adjektiboa. Nabar samarra. Parduzco. Txori pikuluze nabarkote bat dok ori. Don. Sin. nabárka.
nabartu. 1. nabartu. aditza. "Ile zuriak ateratzen direlako ilea kolore askotarikoa izan.(Lar Antz).
Aspaldian majo nabartu jako illia." (Lar Antz). 2. nabartu. aditza. "Edurra sendotzeke egon, apur bat zurituta bakarrik. Dana nabartuta dao, ta Bitorixara jun in bi za?" (Lar Antz). Sin. zurinabartu.
nági. 1. nagi, nagíxa. (a). adjektiboa. Alferra. Vago, -a, perezoso, -a. Lanerako nagixa da, baiña ez parrandarako. Don.k dio nagi gehiago esaten zaiola gizakumeari eta narras emakumeari. Nagixa gizakumia geixao esaten dok. Emakume bat baldin bada ba lanik egin nai eztabena ta zea, ño, narrasa dok oixe. Don.
Sin. alper. Ik. zuri. 2. nagi, nagíxa. (d). adjektiboa. Nagikeria. Ez da entzuten honako bi esapideetan ez bada.
Ez da entzuten ondorengo bi esapideetan ez bada. nagíxak émon. (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu.
nágixak etára. (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz. Desperazarse estirando los brazos. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut.
nagiáldi, nagialdíxa. (c). izena. Alperraldia. Temporada en que no se tiene ganas de trabajar. Ezta olakua, baiña aspaldixan egundoko nagialdixa dauka.
nagíare, nagíaria. (d). izena. Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko edo oholezko tresna. Gainean harri handi batzuk jarri ohi zaizkio pisua hartzeko. Elusu aldian da esixa, da oni alperra, da guk erpillarrixa ta nagiaria. Don. Sin. esi. Ik. bóstortz, alper.
nagikeríxa, nagikerixía. (b). izena. Alferkeria. Pereza, dejadez. Atsalde osua nagikerixan pasau dot. Sin. alperkeríxa. Ik. nagi. nagikerixan egon. (b). esapidea. Holgazanear. Nagikerixan egonda etarako dozu kursua.
nagíttu. (a). da-du aditza. Nagi bihurtu. Volver(se) perezoso. Ziero nagittuta nago aspaldian./ Beruak nagittu eitten dau. Sin. alpértu.
nagitturri, nagitturrixe. izena. (Aramaio) Batzuetan ura ematen duen iturria, eta beste batzuetan ez. Orrek ekiñ ezkero, nagitturrixek, ya ur faltaik eztau. (Orm Aram).
nái. NEI. 1. nái, náixa. (b). izena. Gogoa (adibideko adieran bakarrik). Voluntad, acto de querer. Fraille juatia bada bere naixa, joan deilla. naiko, naikúa. adjektiboa. Hitz konposantuaren bigarren zati bezala(-NAÍKO, -naíkua) nahi duena, pretenditzen duena. Barregarri-naiko liburu bat egin dau, baiña graziaik eztaukanak eztauka./ Aundi-naiko etxia dauka, baiña estilo gutxikua. 2. nái izan. (a). du aditza. Querer. Zeuk pe eztakizu ze nai dozun. Nai izan zeban./ Nai zeban./ Nai dau./ Nai izango dau edo naiko dau. Angiozar eta Uberan gura gehiago, adinekoek, batik bat. Sin. gúra ízan. nai aiña. zenbatzailea. Nahi adina. Orrek nai aiña diru dauka. Sin. nai ainbat, nai beste. nai dabenak nai dabena esango dau. (b). esapidea. GURA DABENAK GURA DABENA ESANGO DAU. Digan lo que digan. Nai dabenak nai dabena esango dau, baina Riojako ardauan modukoik etxaok. 3. nái izan. (d). "Baietz... Nai dozu ori zure amak badakixela? (Baietz ori zure amak jakin)". (Lar Antz).
4. nai izan. (c). dio aditza. Maite izan. Querer a alguien, amar. Umiak asko nai zotsan amandriai./ Orduan umiei nai zixuen e. JJp. (AA BergEus, 340. o.) Adinekoen artean arrunta. NOR-NORI-NORK. Sin. maite, gure izan (Lein).
naiéz, naiéza. (c). izena. Desasosegua, adore falta osasunez ondo ez sentitzeagatik. Desasosiego, malestar, desgana por indisposición. Ondoeza daukanian personiak, naieza, gaixo antzian dabillenian. Klem./ Kalenturaik eta ezer eztaukat, baiña alako zer bat, naieza; ta etxata juaten.
naigabia emon. esapidea. (Eibar) Doluminak eman. Petrari naigabia emotera juan non eta an topau jonat Andre Madalen kantatzen. (AAG Eibes).
naiko. 1. naiko. graduatzailea. (Leintz) Bastante. Naiko ondo emoten juek bazkaltzen./ Naiko garbixa jak egune. Bergara aldean, ostera, ez da erabiltzen. Bastante esaten da, edo bestela dezente edo samar.
2. naikúa. (a). zenbatzailea. Aski. Suficiente. Oinddio eztozu naikua jan./ Aurten be naikua jente etorri da jaixetara.
naikúa lan. (b). esapidea. Zerbait ez dela erraza izango adierazten duen esapidea, esaldi hasierakoa, normalean. Naikua lan izango dau aurten aprobatzen./ Naikua lan dauka arek bere buruakin.
naikua ta geixegi. (b). esapidea. Gehiegi. más que suficiente. Ixildu zaittez. Naikua ta geixegi daukazu orrekin.