Hiztegia
mórtero. 1. mórtero, mórterua. (b). izena. Mortero, masa para la construcción hecha de cal, arena y agua. También, por extensión, masa de cemento. Morterua geixao ibilliko zan kariakin eitten zan denporan. Mortero pillia kariakin eitten zan igual zortzi egun aurretik. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan-da. Da ari ba morterua gertatzia esaten jakon. Pilla aundi bat eiñ da andik egunetan argiñak lanian. Don.
Ik. karé-mórtero. 2. mórtero, mórterua. (c). izena. Almirez, mortero. Morteruan xeetu nittuan intxaurrak. Sin. almáitz. 3. mórtero, mórterua. (c). izena. Mortero de guerra. Morterua sartu jakuen teillatuan.
mórtzilla, mórtzillia. (d). izena. MÚRTZILLA. Odoloste handia. Morcillón. Mortzillak banan banakuak eta aundixak izaten die, odolostiak, ostera meiauak eta korda bakoitzian mordua.
Lehen asko egiten ziren, baina aspaldian ez dugu mortzillarik ikusten. Leintzen, ganaduaren odolaz egindakoari esaten zaio.
moskan, moskána. (c). izena. Intxaurraren azal berdea. Cáscara verde de la nuez. Moskanakin ibilli ezkero nekeza da eskuak garbitzia.
Gure amak dio eskuak moskanez zikinduta joan ezkero, «Kaputxinuak bietzak moztuko dotsu» esaten zietela etxean. Zergatik ote? moskanak kendu. esapidea. "Harro edo tonto usainak kendu. Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb).
móstaza, móztazia. (d). izena. . sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da.
mósto, móstua. (c). izena. Dolaretik irteten duen sagar-zuku berria. Mosto. Dolaratik lelengo, upelera zoianian, mostua esaten gontsan. Don.
mostril, mostrilla. adjektiboa. (Antzuola) Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. mostrongo, mostrongona, potril, tronpil, tronpota. (Lar Antz)
mostrongo, mostrongona, mostrongua, mostrongonia. adjektiboa. "Pertsona haundia, potoloa, takarra. Sin. potril, tronpil, tronpota.
mósu, mosúa. (a). izena. MUSU. Musu ere entzun daiteke. Aurpegia. Cara, rostro. Mosua garbitzeke nago oinddio. Zera dio Azkuek: "Sin embargo no se dice mosuko miña sino arpegiko miña." Bergaran ere hala da. Arpegi-ren sarrera azpian agertzen diren beste erabilerak ere ez dira mosu-rekin esan ohi. Ondorengoak ere ez arpegi-rekin. Leintzen mosu-ren erabilera zabalagoa da, ostera. Sin. arpégi. ama-mosu izan. (c). esapidea. Musuan amaren antza izan. Tener la cara de la madre. Zu ama-mosu za eta zure anaia berriz aitta-mosu./ Familixa orretan danak die ama-mosu. Baita: aitta-mosu, aittajauna-mosu...
mosú-gítarra. 1. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Musu-gitarra. Pequeño instrumento musical compuesto por un hierro curvado y una varilla vibradora que utiliza la boca como caja de resonancia. Erromeixatik etxerakuan mosu-gitarria juaz etortze giñan.
Bergaran ezetz dirudi, baina beste zenbait lekutan tronpa deitu izan zaio tresna honi. 2. mosú-gítarra, mosú-gítarria. (c). izena. Ahoko soinua, filarmonika.
móta. 1. mota, motía. (d). izena. Lore-ernemuna; fruta arbolez, ia bakarrik. Capullo de flor Negu epela eiñ ezkero arbolia aurreratu eitten da, baiña udaberrixan izotza eitten badau motia jausi eitte jakue. Ik. ernémun, motatxóri. 2. mota, motía. (c). izena. Lunares, motas, generalmente redondas, que adornan los vestidos. Nun daukazu soiñeko mota-gorrixa?/ Alkandora motadunakin etorri da dotore-dotore.
motatxóri, motatxoríxa. (c). izena. pyrrhula pyrrhula. Camachuelo. Motatxorixak kalte aundixa eitten dotsa fruta arbolei. Fruta arbolei mota jaten dien txori moko-okerra. Papar gorri-gorria du. Sin.neguta papargorri, lorabotatzaille, puntabatzaille, txonta erreal. Sin. neguta gorri.
mótel. 1. motel, motéla. (b). adjektiboa. Flojo, -a, de poca fuerza o garbo. Sardaua motel samarra dago./ Zelako motela dan mutill ori.
2. motel. (b). adberbioa. Flojo, -a. Oso motel nabill aspaldixan.
3. motel, motela. (b). adjektiboa. Sake txikia egiten duen pelotari esaten zaio. Muerta, tratándose de pelotas. Ant. bizi.
3. motel, motela. (b). adjektiboa. Sake txikia egiten duen pelotari esaten zaio. Muerta, tratándose de pelotas. Ant. bizi.
moteláldi, motelaldíxa. (c). izena. Motel dagoeneko aldia. Racha en la que uno se halla débil o indispuesto. Udaberrixan urtero izaten dau motelaldixa.
motéldu. (b). da aditza. Perder fuerza. Gogor asi da, baiña azkenerako majo moteldu da arrijasotzaillia.
PELOTIA MOTELDU: sake txikia egitera jarri. Pelotia, busti ezkero, moteldu itten da.
mótibo, mótibua. (a). izena. Motivo. Ze motibo daukazu asarretzeko? motibua euki. (b). esapidea. Tener motivos. Eztakixela euskeraz? Motibua badauka ba, beti euskaldun artian dabil eta.