Hiztegia
álkaso, álkasua. (d). adjektiboa. Zerbaitetarako aproposa, egokia. Adecuado para algo. Edurra kentzeko atxurra eztok alkasua. Klem. Etim.: gaztelerazko "al caso" ziurrenik.
alkáte, alkatía. (a). izena. Alcalde. Zapatak okerreko hanketan jantzita daukanari erri biko alkate dela esan ohi zaio txantxetan. Ik. auzo-alkáte, errejidóre.
alkaton. 1. alkaton, alkatona. (d). izena. Ohazalei albo batean hari urdinez egiten zaien bordatua. Bordado que se hace en uno de los laterales de la funda de la colcha. Ni akordatzen naiz, lenengo kolorez illun-illunak izaten zien, ta gero zurittu be bai, ta gozatu be bai; alkatona eitte jakuen ezkiñetan ero... zerai, oazalei. Ba ze esango, zein da oin bordaua izaten dan moruan, eskuan einda, kruzetan ero, zerien da, alkatona esaten jakon, alkaton. Juana.
2. alkaton, alkatóna. (d). izena. Pieza de tela en el ruedo de la saya.
alkáuete. 1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona. El/la que cuenta los secretos a quien no debe. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.)
2. alkáuete, alkáuetia. (c). izena. Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da.
álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. . Robinia pseudoacacia. Acacia. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du.
alkíler, alkilérra. (c). Bizikletak konpontzen dituzten tailerra. Taller de bicicletas. Guk Osintxura eruaten giñuan bizikletia alkilerrera, “Bizimodu”nera, Bergan baiño merkiaua zalako./ Dimasek Mugertzan zeukan alkilerra. Izen hau ematen zaie, bizikletak garai batean alokatu ere egiten zirelako.
alkilerrísta, alkilerristia. (c). izena. Bizikleta konpontzailea. Alkilerristak diru asko etaratzen zeben sasoi batian.
alkórtu. (d). aditza. Elkortu, hondatu, zuraz jardutean. [Pagoa] bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitxo. Bai, orretxeaitxik botatzen da; ba busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo, juaten da aura, arek ez dau balio. —Zer da alkortzia? —Alkortzia, ba, dana sikatu ta eregi eitten da. Sebas.
alkótz, alkótza. (d). izena. Gari-aleen oskola. Cascabillo. Dornuan garixa garbitzen zanian alkotza botatze juan. Alkotzetan piparraundixak sartzen giñuztan, oso ondo eltzen zittuan da. Klem./ Alkotza da gari-aliak gaiñian daukan kaskala. Don.
Elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza. (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
allákuidaos!. (b). interjekzioa. Hor konpon. Allá cuidados, ahí te las arregles. Gero lapurretan eitten botsue, allakuidaos, nik abixau dotsut./ Allakuidaos, ori ezta nere arduria. Sin. ór kónpon!.
almáitz, almáitza. (d). izena. Mortero, almirez. Almaitz zarrak estimaziño aundixa dauke. Sin. mórtero.
álmen, alména. (b). izena. Ahalmena, gaitasuna. Capacidad. Ointxe eztaukat aua zabaltzeko almenik pe.