Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Mondráue
mórtaja
mórtaja, mórtajia. (c). izena. Hilatorra. Hildakoei lurperatzeko jazten zitzaien jantzia.   Mortaja. Ta len baakizu, ezkondu ta gero lenengo lana eitte zeban mortajia, lenengua. Ezkontzeko etxeko erropak, eta ezkondu ondoren lenengo arixa eitten zaban mortajia eitteko. Josu. Mortajak oso bordadu haundiak zeramatzan. Amaitu ondoren kutxan gordetzen zen.
mortála. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Handi-handia, itzela.   Enorme. Sagar pilla mortala daukau ganbaran./ Susto mortala emon dostazu. Mugatuan beti. mórtalak eiñ. (b). esapidea. Kristorenak egin. Mortalak ein giñuzen Ondarruako jaixetan.
mórtero. 1. mórtero, mórterua. (b). izena. Mortero, masa para la construcción hecha de cal, arena y agua. También, por extensión, masa de cemento. Morterua geixao ibilliko zan kariakin eitten zan denporan. Mortero pillia kariakin eitten zan igual zortzi egun aurretik. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan-da. Da ari ba morterua gertatzia esaten jakon. Pilla aundi bat eiñ da andik egunetan argiñak lanian. Don. Ik. karé-mórtero. 2. mórtero, mórterua. (c). izena. Almirez, mortero. Morteruan xeetu nittuan intxaurrak. Sin. almáitz. 3. mórtero, mórterua. (c). izena. Mortero de guerra. Morterua sartu jakuen teillatuan.
mórtzilla, mórtzillia. (d). izena. MÚRTZILLA. Odoloste handia.   Morcillón. Mortzillak banan banakuak eta aundixak izaten die, odolostiak, ostera meiauak eta korda bakoitzian mordua. Lehen asko egiten ziren, baina aspaldian ez dugu mortzillarik ikusten. Leintzen, ganaduaren odolaz egindakoari esaten zaio.
moskan, moskána. (c). izena. Intxaurraren azal berdea.   Cáscara verde de la nuez. Moskanakin ibilli ezkero nekeza da eskuak garbitzia. Gure amak dio eskuak moskanez zikinduta joan ezkero, «Kaputxinuak bietzak moztuko dotsu» esaten zietela etxean. Zergatik ote? moskanak kendu. esapidea. "Harro edo tonto usainak kendu. Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb).
móskito, móskitua. (b). izena. Zistada egiten duen euli hegoluzea.   Mosquito que pica. Ik. éltxo.