Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
moítta
moldiau
moítta, moittía. (c). izena. . MUGÍTTA. arrhenatherum elatius. Tortero. Moittiak etxotsak arnasia artzen lagatzen lurrai. Don. Gehienek errosaixo bedaren sinonimoa dela badiote ere, batzuek zelaian hazten den belarrik arrunt eta ugariena dela uste dute. Sin. errósaixo bédar.
mója, mojía. (a). izena. Monja. Nobixuai laga ta moja sartu zan. Tia mojia bisitatzera joan. (c). esaera. Putatara joan. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera.
Mojábarri, Mojábarrixak. (b). izen propioa. Monjas de la Compañia de Maria. Mezia amaiketan Mojabarrittan. Bergarako Espoloian dute konbentua.
mója egódun, mója egódunak. (c). izena. Batzuek hala deitu izan diete Karidadeko mojei (lehen bazen konbentua Bergaran) beren buruko hegoengatik.   Llamaban así algunos a las Hermanas de la Caridad.
© BUAko guztiak
Mojázar, Mojázarrak. (b). izen propioa. Goenkalean komentua duten klausurako moja frantziskanak.   Monjas franciscanas de clausura del convento de Goenkale. Mojazarrak bordau dotoriak eitteittue./ Mojazarretako ortura joan izan zan gure aitta tratoriakin lanera. Mojazarretan, Mojazarretatik, Mojazarretara... lekuzkoetan.
mokil-mazo, mokil-mazue. (b). (Leintz) Mokilak apurtzeko mazoa. Sin. erpíl-mázo.
mokill, mokille. (b). izena. (Leintz) Erpila.   Terrón. Sin. érpill.
1. móko, mókuak. (a). izena. Mocos. Mokuak darixola dago beti mutiko ori. moko jaten ibili. esapidea. Elkar musukatzen ibili.   Morrear. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb).
moko. 1. móko, mókuak. (a). izena. Mocos. Mokuak darixola dago beti mutiko ori. moko jaten ibili. esapidea. Elkar musukatzen ibili.   Morrear. Hori dok moko jatia, laster paiñolua etara biharko juau. (TSE Berb). 2. moko. Ik. mokózorrotz, píku.
mokó-páiñolo, mokó-páiñolua. (c). izena. Pañuelo de bolsillo. Sin. eskú-páiñolo, -u.
© Ezezaguna
moko bédar, moko bedárra. (d). izena. . pinguicula grandiflora. Grasilla. Leku umeletan hazten den belar hau neguan galdu eta udaberrian berriz agertzen da. Hosto iletsu eta koipetsuak ditu eta hauen bidez gerturatzen zaizkion euli eta zomorro txikiak harrapatu eta jan egiten ditu. Belar honen izena informante zahar batek bere aitajaunari entzundakoa da eta badirudi orain ez dela oso ezaguna.
mokólo, -a, mokolúa, -ía. (a). adjektiboa. Ergela.   Bobo, -a, insustancial. Ixilik egon ari mokoluoi alakuoi./ Etxonat entenditzen ain mokolua zela izan leiken. Agian garai baten "mongólico" zentzua izango zuen, gaur ez duena. Inguruko herrietako batzuek bergararrei "mokoluak" deitu ohi diete, burla gisa. Ik. inúzente.
mókor, mokórra. (c). izena. Cadera. Klinikan dago mokorra apurtuta. Ik. ijera.
mókordo, mókordua. (b). izena. Pedazo de excremento, generalmente duro y redondeado. Egundoko mokordua zeuan sukalde erdixan. Sin. kakámokordo.
mokotz, mokotza. izena. (Aramaio) Karapaixoa. Ik. karápaixo.
mokózorrotz, mokózorrotza. (d). izena. Mokoa zorrotza duena.   De pico afilado. Gure amak eta sarrittan e “oillar mokózorrotza dok ori” burrukarixa ero baldin bazan. Don.
moldáu. MOLDATU. Sin. moldau, moldau.
mólde. 1. mólde, móldia. (b). izena. Maña, destreza. Eztauka eskulanetarako bape moldeik./ Badoia lan berrixai moldia artuz. Zerbaiti MOLDIA ARTU. 2. mólde, móldia. (c). izena. Molde. Moldeko ogixa gozua da.
moldékaitz, moldekáitza. (b). adjektiboa. MOLDÁKAITZ. Molde gutxikoa, baldarra zerbaitetarako.   Desmañado, -a, torpe. Etxuat sekula ikusi i baiño moldekaitzagoik dantzan. Sin. trákets, baldar, aldrebes.
moldiatzaille, moldiatzaillia. izena. (Eibar) "Fundiziñuan moldiatzen biharra egitten dabena.   Moldeador." (SB Eibetno).