Hiztegia
mis-mis. (b). interjekzioa. MIX- MIX, MIS-BIS, MIS-PIX. Katuari hurbil dadin esaten zaiona. Voz con la que se llama al gato. Mis, mis, mis, artu esnia. Baita mis-bis, mix-pix eta antzekoak. komentario 1 Ik. mitxiña.
místo, místua. (d). izena. Pospoloa. Cerilla. Lagaidak mistuak. Euskara garbia delakoan darabil zenbaitek, "pospolo"ri ihes egitearren. Gaztelerazko "mixto"tik dator.
mitxeléta, mitxeletía. (b). izena. MITXOLÉTE. Mariposa.
mitxeleta baltz, mitxeleta baltza. "Mariposa de mal agüero. Ilunabarreko mitxeleta beltzak billurra emoten zetsen." (SB Eibetno). Osintxuko lagun batek diostanez, Hilarik eta beste andre batek mitxolete handi bat, mitxolete beltza ikusi zuten atarian, eta Hilarik heriotzarekin edo berri txarrekin lotu zuen; ez zela seinale ona, alegia. Sin. tximeléta.
mitxíña. komentario 1 1. mitxiña. (b). izena. Katuari deitzeko erabili ohi den izena. Nombre con el que se suele llamar al gato. An, ikusi mitxiña./ Mitxiña, mitxiña. etorri ona. Sin. mixi, mixin (Eib.). Ik. mis-mis. 2. mitxiña. adjektiboa. "Neskatilari ere maitekiro esaten zaio. Gure mitxintxua nun dao?" (Lar Antz).
Ik. pixpirrin, Txóonpio, póspoliñ.
miúra, miuría. (c). izena. . MÍUDA, MIGÚRA, MINGÚRA, MIRÚKA, BIGURI (LEIN.). viscum album. Muérdago. Mirukia, umeloixa botatzeko. Don. Arboletan hazten den landare parasito ezaguna, kalte handia egiten diena. Fruitu zurixka batzuk ditu. Ateburuetan jarri ohi da, oinaztarritik babesteko edo. Txahala egin duten behiei miura-ura eman ohi zaie ume-loixa bota dezaten.
mixirikatu-mosu, mixirikatu-mosua. (c). izena. (Oñati) Aurpegi larria. Azelako mixirikatu-mosua daukazuna./ An eguen Martiña, mixirikatuaren moduan, kolore zuri-zurixakin komentario 1
Míxo. (c). toponimoa. Antzuola eta Oñati bitarteko baserri urruna. Caserío lejano de Antzuola. Ik. Pikúlitta.
mizkínddu. (b). da-du aditza. Mizkin bihurtu. Len jatun ona zan baiña oiñ mizkindduta dago./ Amandriak mizkinddu dau umia.
komentario 1
mizkinkeríxa, mizkinkerixía. (b). izena. Mizkinaren jokabidea edo ekintza. Beti mizkinkerixan ibili barik garbittuizu plater ori.
mízkiñ, mizkíña. (b). adjektiboa. Gutxi jaten duena, eta ez edozer. Melindroso, -a en el comer. Mizkiñ demasa izandakua da umetan. komentario 1 Ant. játun. Ik. jangárka.
mízpilla, mízpillia. (b). izena. . MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari. Níspero. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira.
Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna.