Hiztegia
miliziáno, -a, milizianúa, ía. (d). izena. Azkenengo gerratearen hasieran sortu ziren herri-milizietako kidea. Hemen Elgetaldeko frentean jardun zuten, besteak beste. "Gorriei" (sozialista, komunista, anarkista eta abarri) esaten zitzaien "miliziano, -a", baina ez, normalean, gudari nazionalistei. Milizianuak dare etxostian. Milizianuak esaten gontsen gorrixei. Fran.
míllagru, -o, míllagrua. (b). izena. MILAGRO. Milagro. Sueldo onekin millagruik eziñ eiñ.
MILAGRO entzuten da orain. míllagru ez izan. (c). esapidea. Harritzekoa ez izan. Ezta millagru lan barik dagona desesperauta egotia.
míllagruz. (c). adberbioa. De milagro. Millagruz enajuan baztarra jo.
milláko, millakúa. (b). izena. Mila unitate dituena. Millar. Etxakixat zenbat arbola egongo dien, baiña millako bat ero. Mila pezetako diruaz, batik bat. Millakuak, bosmillakuak, danetik zeuzkan poltsikuan.
míllu, millúa. (d). izena. . NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra. Hinojo. Sin. anis bédar.
mimóntzi, mimóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Mimozalea. Mimoso, -a. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi.
mimósa, mimosía. (b). izena. . acacia dealbata. Mimosa. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu.
mína, mínia. (a). izena. MIÑA. Mina. MI komentario 1 mínia ízan. (c). esapidea. Aberastasun iturri handia izan. Taberna ori minia dok.
mina-zúlo, mina-zulúa. (c). izena. El agujero de la mina. Zulo bat eiñaz baldin badoia, aitza zulatuaz, da minerala etariaz, ba mína zulúa; mina-zúluak esaten jau emen ezautzeittunei. Don.
minbéra, minbería. (b). izena. Min zorrotza ematen duena. Que produce dolor físico agudo. Almorranak oso minberak die.
minbéra éuki zerbait, minbería éuki zerbait. (b). esapidea. MINBÉRA. Tener dolorido. Minberia daukat orkatillia. Ik. mingárri.
minberátu. (c). da aditza. Minbera bihurtu. Enconarse un dolor o una herida. Uretan ibilli naiz da ixa itxixan neukan eridia minberatu jat.
minbízi, minbizíxa. (d). izena. Cáncer. Minbizixa euki eban arek. Mertz. Oso adinekoek bakarrik. Sin. bizixán, kántzer, lontzena.
mínddu. (b). da-du aditza. Dolerse, hacer doler. Etza ba nerekin mindduta egongo lengunekuagaittik./ Eskua mintzen jata pelotan./ Etzaittut minddu nai.