Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mérenge
meséde
mérenge, mérengia. (d). adjektiboa. Mengela.   Insustancial, apocado, -a. Konde zarran semia, ate-krixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki ezteixen-da, olako merenge bat zuan. Don. komentario 1
merézi izan. (a). aditza. MEREZIDU (?). Merecer. Ik merezittuk bizkarrekuak. Lehen aldian, "eztau merezidu" eta horrelakoak ere entzuten dira, nahiz eta ez dakidan bide zuzenekoak diren: Askok preguntetan juztien: umiek ikastolara eruatie merezidu jok? (AA ArrasEus, 194. o.).
merézimentu, merézimentua. (c). izena. Merecimiento. Ze merezimentu ein dozu zuk olako erregaluak jasotzeko.
meríenda, meríendia. (a). izena. Merienda. meríendetan. (c). adberbioa. En la merienda, merendando. Meriendetan dare segalarixak./ Meriendetan bi bokadillo jaittu.
meríñake, meríñakia. (d). izena. Soinekoari bueloa, mardura, emateko antzina barrutik jartzen zitzaion armazoia.   Miriñaque.
mérittu, mérittua. (c). izena. Gaur MERITU entzuten da gehiago. Mérito. Zazpi ume azi baittu, eztauka merittu makala.
merkáliñ, merkalíña. (d). izena. Sagar mota geza, batik bat sagardotarako dena.   Variedad de manzana dulce.
merkátu. (b). da-du aditza. MERKÉTU. Merkeagotu.   Abaratar(se). Asko merkatu da tomatia.
merkáu, merkáua. (b). izena. Mercado; el de abastos, por antonomasia. Eibarren eguastenian itten da merkaua./ Lengo merkauan etxiak ein zittuen.
merke. 1. merke. (a). adberbioa. Barato. 2. merke, merkía. (a). adjektiboa. Barato, -a.
merkeáldi, merkealdíxa. (c). izena. Zerbait merke dagoeneko sasoia. Aspaldixan piñuak merkealdixa dauka./ Tomatiak merkealdixa daukanian aprobetxatzen dau jentiak tomatadia eitteko. Askotan bi hitz bezala sentitzen dira: merke aldi. komentario 1
merketári, merketaríxa. (c). izena. Merkataria, eroslea. Batik bat ganadu eroslea: harakina, tratantea, baserrira erosketa egitera datorrenean. Pinuak, lurra, etab. erosi nahi dituena ere bai.   Mercader, comprador. Gaur merketarixa izan dou txalak ikusten. Auraxe merketarixa, erraldia bosteun pezeta bakarrik ainddu dosku ta. Etimologia herritarra dirudi. Hitz zaharra merkatari izango da, baina hauek beti merke erosi nahi dutenez, ba merketari. Konpradore ere esaten da, oso generikoa bada ere. Ik. erostéille, konpradóre, trátante.
merkezurrían. adberbioa. Merke, pezetari begiratuz.   Mirando a la peseta, racaneando. Txaketa au merkezurrian erosittakua don da alakua urten jon./ Ori beti azkenengo orduan ibiltzen don plazan, beti merkezurrian.
mérma, mermía. (d). izena. Merma. Patatiak merma asko dauka aurten. Aprobetxagarria ez dena, ustela edo matxarra delako.
mermáu. (c). du aditza. Tamainuz gutxitu.   Mermar. Perretxikuak asko mermatzen dabe zartaiñian.
mértxi. (b). (eufemismoa.) Eskerrikasko.   Gracias. Mertxi erregaluagatik./ Bueno bai, mutxo mertxi (erdi brometan). Eskerrikasko esatea gehitxo iruditzen denean esaten da, gehienbat, ia euf. gisa. Ez da bestea bezain serioa. Etim.: frantseseko "merci". Ik. eskerrikásko.
mesáonotxe, mesáonotxia. (b). izena. Mesilla de noche. Mesaonotxe gaiñian dago zure erlojua.