Hiztegia
mámin, mamíña. (a). izena. Ogiaren, frutaren, pertsonaren eta abarren barne aldea, azalez estalia dagoena; azala edo hezurra ez dena. Txuleta onek azur asko ta mamiñ gutxi./ Sagar klase au azal gogorrekua baiña mamiñ bigunekua da./ Perikok ointxe eztauka mamiñ asko; azurra ta azala besteik ezta.
Ogi-mamina ulertzen da honelakoetan: Asko gizentzen dau mamiñak. 2 komentario orrek dauzka mamiñak. (c). esapidea. Horrek dauzka ipurdiak. Ik. ipurmámiñ, ogi-mámiñ.
mamíntsu, mamintsúa. (c). adjektiboa. Mamin asko duena. Carnoso, -a. migoso, -a. Iztar mamintsuak dauzka arek./ Kiloko ogixa mamintsuaua izeten da. komentario 1
mandabíde, mandabidía. (d). izena. MANDOBIDE. Camino de mulos. Arangutxotik eta Larrosinddik Karabittara ei zuan mandabide zarra.
mandaéuli, mandaeulíxa. (c). izena. Tábanus Bromius?. Tábano grande. Txikiari ezpata. Ik. eulimándo.
mándako. 1. mándako, mándakua. (d). izena. Astemea ama eta aita zaldia duen aberea. Híbrido de burra y caballo. Hitz ia galdua. MULA deitu ohi zaie. Don.k, dena dela, garbi egiten du bereizketa "mula" eta "mandako"ren artean. Ik. mándo, múla. 2. Mándako. (b). MÁNDOKO. Ipuinetako pertsonaia. Personificación del mulo en los cuentos. Beiñ esan zotsan Otsokok Mandokori... Arre-arre Mandako, biar Tolosarako, etzi Panplonarako (edo etzi Markiñarako), andik zer ekarriko, zapata ta gerriko. Ume txikiei esateko berba-jolasa
mandámentu. komentario 1 1. mandámentu, mandámentua(k). izena. Los Diez Mandamientos. Buruz ikasten giñuzen Amar Mandamentuak, naiz ta jakiñ ez zer esan nai zeben.
2. mandámentu, mandámentua. (d). izena. Agindua. Misión que cumplir, mandamiento. Nik eztakitt ze mandamentu zeuken, baiña antxe egon zien ate onduan geldi.
Gutxi erabilia.
mandázaiñ, mandazáiña. (d). izena. Arriero, mulero. Mandazaiñak manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra", manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan; kastillanua zuan baiña euskeraz... zerian itte juan, da: "il da mandua ta joan da ni"(barreak). Klem. Ia galdua. Ik. muléro.
mándo, mandúa. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere arra. Bera antzua da, umerik egiten ez duena. Mulo; híbrido macho de burro y yegua. Mulia mandua ta mandakua dittuk, iru ganau, danak kruzetik datozenak. Manduan ama dok biorra eta aitta astua. Eta mandakuana dok astua ama eta aitta zaldixa. Mulia ta mandua berdiñ dia, bata da arra ta bestia emia, baiña umeik eitten eztabenak bixak, e. Don. Laburtuz: ama behorra eta aita astarra denean, umea arra bada: mandoa edo muloa (Sin.). Emea bada: mula. Ama astemea eta aita zaldia (eta bera arra): mandakoa. Ik. múla, mándako.
manejar, manejárra. (c). izena. (lagunartekoa.) Managerra, erdi umorez, erdi gaizki ulertuz. Urtaiñek manejarra zeukala ona-ta... Arek manejatzen jotsan diruak.
komentario 1 Ik. manejau.
manéjau. 1. manejau. (b). da aditza. Arreglarse, valerse. Ze moduz manejatzen da bakarrik etxeko lanak eitteko. Ik. jirau, moldau, arréglau, konpondu. 2. manejau. (c). dio-du aditza. (lagunartekoa.) Robar, hurtar, birlar dinero etc., a escondidas, subrepticiamente. Bos milla duro manejau jotsan aittai karteratik.
3. manejau. (c). du aditza. Gidatu. Manejar, conducir. Amar urterako bazekixen kotxia manejatzen. Baita norbait erabili. Neskatilliak nai daben moduan manejatzen dau anaia.
manéju. 1. maneju, manejúa. (b). izena. Manejo. Badakizu telebisiño onen manejua? Manejua ERAKUTSI, IKASI, JAKIN, batik bat.
2. maneju, manejúa. (b). izena. Azpijokoa. Manejo, tejemaneje. Eztakitt, baiña uste dot manejun bat badarabillela eren artian.
mánga, mangía. (a). izena. Manga. manga motzian. (b). esapidea. MANGUTSIK. Manga motzean. Ebateko moduko otza eguan eta an agertu zan mangutsik, txistua joten. (AAG Eibes).
manga motzian. (b). esapidea. MANGUTSIK. Manga motzean. Ebateko moduko otza eguan eta an agertu zan mangutsik, txistua joten. (AAG Eibes).