Hiztegia
maittásun, maittasúna. (b). izena. Amor. Ezotsan maittasun aundirik abadiai./ Maittasuna gora ta maittasuna bera, baiña azkenian dirudunakin ezkondu.
Ez da oso erabilia; maittasun gutxi zotsan lanai, eta horrelakoetan, gehienbat.
maittátu. 1. maittatu. (c). du aditza. Pertsonei buruz, maitte izan erabiltzen da ia beti. Animalia edo gauzez entzun daitezke inoiz maittatzen eta horrelakoak. Amar. Eztakitt ama ala amak jartzen dotsan bazkaixa maittatzen daben geixao./ Orrek alkar maittatzen eztabe lan aundirik izango (pertsonak).
2. maittatu. (d). du aditza. MAITTATU ERAGIN. Abere-amak, ardiak batik bat, bere kumeaz arduratu, erroa edaten utziz, etab. Hacer caso la oveja u otro animal a su cría. Izateittuk ardixak umia maittatze eztabenak; derriorrian eutsitta esnia artu erain biar izate jakuenak. Billotxa maittatze eztaben ardixak izateittuk. -Eta zer egiten jakue? -Ba elduta derriorrian eran eraiñ. Beixak pe tokau izan dittuk txalai ostikoka ein izan jauenak pe. Klem./ Kostata baiña azkenian maittatu dau bere umia. MAITTATU ERAGIN ere bai, beraz. Honetarako modu bat omen da txakurra tartean sartzea. Ik. máitte izan.
máitte. 1. maitte, maittía. (b). adjektiboa. Amado, -a, querido, -a. Nora joango ga, maittia.
maittetsu ibili. esapidea. Maiteminduta ibili. Oso maittetsu dabitz aspaldi ontan.
maittía izan. (c). du aditza. Oso estimatu euki, asko maite zerbait edo norbait. Oso maittia dau bere txamarra zarra./ Zuen neskatillak oso maittia dabe gure mutikua./ Kuadrilla orrek oso maittia dau Infernuko tabernia.
maittía-maittía eiñ. (c). esapidea. (haur hizkera.) Eskuaz igurtzi, norbaiti goxo-goxo eskua pasatu. En lenguaje infantil, frotar delicadamente a alguien; sobre todo en el lugar donde tiene daño. Zure anaiak belaunian pupu artu dau ta maittia-maitia eiozu./ Etorri ona polittoi, maitia-maittia eingotsut eta.
2. maitte, maittia. (d). adjektiboa. Zalea. Arek dana Elusu zeukan, Elusu maittia zan. (Lar Antz).
ZERBAITEN MAITTIA IZAN. 3. máitte izan. (a). du aditza. Amar. Maitte (bukatua), maitte (bukatugabea), maitteko edo maitte izango. Amar. Seme-alabak paiño geixao maitte dau txakurra. Ik. nai izan. máitte eztáben, maitte eztabéna. (c). MAITTATZEN EZTABEN. Bere umeari erroa hartzen uzten ez dion ardia. Egoten badia dozenerdi ardi maitte eztabenak, da beste dozenerdi bikixak eittuenak, akabo. Luis. Baita, amak maite ez duen bildotsa, maite ezaren pairatzailea, alegia. Ik. maittatu.
máixu. 1. máixu, máixua. (a). izena. Maestro de escuela. Uberako azkenengo maixua elementu edarra zuan. Sin. maistro. Ik. eskóla-máixu, máistra, -o. 2. máixu, máixua. (c). izena. Párroco. Santa Marina eta San Pedrokoak bakarrik. San Pedroko maixua ta Santa Maiñakua alkarrekin ikusittut.
Elgetakoari kúria. 3. maixu. Ik. kontrámaixu.
máiz. izena. MAIX. 1. maiz, máiza. (d). adjektiboa. Eskastua, ajatua. Jantzi oso erabiliez, batik bat. Se dice sobre todo de la ropa muy usada y ajada. Erropia oso maixa, maiza zeukan arek. Eskaxa zeukala. Zarra ero, ez beintzet galoso galosua. Klem./ Orrek beti soiñoko barri barrixekin ibiltzen zittuan da gu berriz maiztxuauakin. 2. maiz, máiza. (d). adjektiboa. MAIX. Eskasa, kalitate gutxikoa. Artua opillakin pagau dot. Artua maizaua da, ezta, ba opillakin ba, obiakin, pagau. Ben. Ik. artúa opillákin pagáu, máiztu.
maizeríxak eiñ. (d). esapidea. MAIXERIXAK EIÑ. Litxarreriak egin. Comer golosinas y otras cosas a deshora o a escondidas. Bai, maixerixak esan izan juan gure aittak: “bere maixerixak eitten”. Umiak gozuak eta gauzak jaten dabitzenian. Klem. Sin. litxarrerixán ibilli. maixérixatan. (d). adberbioa. (Oñati) "En trabajos sin importancia. MAIXERIXAAK: las trampas, manejos, robos pequeños (que se hacen en secreto)." (Izag Oñ).
máizter, maiztérra. (d). izena. Burpil trinkoen erdiko ohola, zuloa daramana, besteak baino lodiagoa, ardatza gogortzeko eginkizuna duelako. Burdixak ardatza gogortzeko senduaua eruate jok, tabloi senduaua ta gero ezkiñetara meiaua, da erdikuai maizterra, ardatza gogortzekuai. Don.
komentario 1
máiztu. (d). da aditza. Jantzia, batik bat, ajatu, kolorgetu, eskastu; Baita pertsona edo landarea ere. Ajarse, perder la presencia. Erropia, koloria juaten jakonian: maiztu. Eta baitta landarak ero lorak ero tristetzen dienian, maiztu die orrek. —Eta personak? —Baitta. Asko maiztu da ori lendik. Freskuria galtzen daben zera. Klem./ Modaik ezan pasatzen apurtu arte, ero ziero maiztu arte. Hil./ Soñoko edarra izendakua da baiña ointxe maiztu jat ziero. Ik. máiz.
májo. 1. majo, -a, májua, -ia. (a). adjektiboa. Jatorra, sinpatikoa, tratu onekoa. Majo, -a, de trato agradable. Zelako neska majia dan Eba.
2. májo, májua. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) Ona, ederra, galanta. Menudo, -a. Bazkai majua ein giñuan iñon kontura./ Zartara majua artu najuan arbolatik jausitta./ Kaxkajo majua eindda ago i. Mugatuan, batik bat.
3. majo. (a). adberbioa. (adierazkorra.) Ederki (adkor.). Bien, bonitamente. Medikuak majo bizi die gaixuei majo kobrauta./ Majo dabill aura aittan kontura.
májo izán be. (b). esapidea. Ederki izan be, ederra kontua. Nik gertau ta ik jan. Majo izan be.
makakorróe, -i, makakorróia. (d). izena. Ganaduaren orroe izutia. "Rugido de buey azorado." (Azkue). Zulora jausi zanian zuen beixak etaratzen jittuan makakorroiak./ Makakorroia dok e, ganauak estuasun baten, burrukan dabitzenian, ero matxorratutakuak eren kasa, jartzeittuk ola makakorroe baten, miña etarata; zezenak e korrida-plazan eltzeko amorruan dagonian eitten dabena. Don.
komentario 1
mákal. 1. makal, makála. (a). adjektiboa. Débil, de poca fuerza, flojo, -a. Mutikotan neu nintzan burrukan makalena. makála egon. (c). esapidea. MAKÁLA IBILLI. Harro egon. Txal-diruak kobrauta, makala zeuan Andres.
makála izan. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ederra izan. Iñoi esan biarra dauka, makala da ba bera.
makalik ibili. (c). esapidea. Gaixo antzean ibili. Gure ama aspaldi ontan makalik dabill. suerte makala ez izan. (a). esapidea. Suerte ona izan.
2. makal, makála. (d). izena. . Chopo. Ik. txópo.
makaláldi, makalaldíxa. (b). izena. Makal dagoeneko aldia. Temporada de debilidad. Operau ondorian makalaldi luzia izan zeban.