maittátu

maittátu. 1. maittatu. (c). du aditza. Pertsonei buruz, maitte izan erabiltzen da ia beti. Animalia edo gauzez entzun daitezke inoiz maittatzen eta horrelakoak.   Amar. Eztakitt ama ala amak jartzen dotsan bazkaixa maittatzen daben geixao./ Orrek alkar maittatzen eztabe lan aundirik izango (pertsonak). 2. maittatu. (d). du aditza. MAITTATU ERAGIN. Abere-amak, ardiak batik bat, bere kumeaz arduratu, erroa edaten utziz, etab.   Hacer caso la oveja u otro animal a su cría. Izateittuk ardixak umia maittatze eztabenak; derriorrian eutsitta esnia artu erain biar izate jakuenak. Billotxa maittatze eztaben ardixak izateittuk. -Eta zer egiten jakue? -Ba elduta derriorrian eran eraiñ. Beixak pe tokau izan dittuk txalai ostikoka ein izan jauenak pe. Klem./ Kostata baiña azkenian maittatu dau bere umia. MAITTATU ERAGIN ere bai, beraz. Honetarako modu bat omen da txakurra tartean sartzea. Ik. máitte izan.