máitte

máitte. 1. maitte, maittía. (b). adjektiboa. Amado, -a, querido, -a. Nora joango ga, maittia. maittetsu ibili. esapidea. Maiteminduta ibili. Oso maittetsu dabitz aspaldi ontan. maittía izan. (c). du aditza. Oso estimatu euki, asko maite zerbait edo norbait. Oso maittia dau bere txamarra zarra./ Zuen neskatillak oso maittia dabe gure mutikua./ Kuadrilla orrek oso maittia dau Infernuko tabernia. maittía-maittía eiñ. (c). esapidea. (haur hizkera.) Eskuaz igurtzi, norbaiti goxo-goxo eskua pasatu.   En lenguaje infantil, frotar delicadamente a alguien; sobre todo en el lugar donde tiene daño. Zure anaiak belaunian pupu artu dau ta maittia-maitia eiozu./ Etorri ona polittoi, maitia-maittia eingotsut eta. 2. maitte, maittia. (d). adjektiboa. Zalea. Arek dana Elusu zeukan, Elusu maittia zan. (Lar Antz). ZERBAITEN MAITTIA IZAN. 3. máitte izan. (a). du aditza. Amar. Maitte (bukatua), maitte (bukatugabea), maitteko edo maitte izango. Amar. Seme-alabak paiño geixao maitte dau txakurra. Ik. nai izan. máitte eztáben, maitte eztabéna. (c). MAITTATZEN EZTABEN. Bere umeari erroa hartzen uzten ez dion ardia. Egoten badia dozenerdi ardi maitte eztabenak, da beste dozenerdi bikixak eittuenak, akabo. Luis. Baita, amak maite ez duen bildotsa, maite ezaren pairatzailea, alegia. Ik. maittatu.