Hiztegia
máillu, máillua. (b). izena. Esku-mailuka handia. Martillo grande de mano. Sega-mailluakin pikatzen da segia. Gure etxean sega pikatzekoaz esaten da. komentario 1 Ik. maillúka.
maillúkari, maillukaríxa. (c). izena. MAILLUKETARI. Mailukaz lan egiten duen behargina. Martilleador. Errementarixan laguntzaillia izete zan maillukari eitten zebana. Martinetero ere esan izan omen da. MAILL komentario 1
máilluki, máillukixa. (a). izena. . MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia. Fresa Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai.
máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. . Potentilla sterilis. Fresa estéril. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai.
máiña, máiñak. (b). izena. Ume negarra; gezurretakoa denean, batik bat. Llanto infantil, sobre todo cuando es fingido. Txikixak maiña baten pasau dau goiz guztia./ Gaur maiñak dauzka Anek./ Hodei, ez eiñ maiñaik. Pluralean, batik bat.
maiñóntzi, maiñóntzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Maina asko duen haurra. Mañoso, -a, llorón, -a. Baiña, baiña Sin. maiñoso.
maiñóso, -a. adjektiboa. 1. maiñoso, maiñosúa. (b). adjektiboa. Mañoso, -a, llorón, -a. Maiñoso negargarri bat eindda dago zuen mutikua.
Ik. maiñóntzi. 2. maiñoso, maiñosúa, -ía. (c). adjektiboa. Esku onekoa, eskutsua. Habilidoso, -a, manitas. Mozkorra ta nai dan dana izangok, baiña oso maiñosua dok aura lanian. Sin. esku onéko, eskutsu.
máior, maiórra. (d). izena. Nagusia, edade nagusira eldutakoa. Mayor de edad. Erremeixia e. guk, aremaittakuan geratzen zanian, guk etxera etorri biar izeten giñuan, baiña gizakume ta kanpotik etorte zien mutill da, ia maiorrak, jokuan. Hil./ Edade maiorrera aillegautako seme-alabak dauzka. Adinekoei entzuten zaie inoiz.
maiórazko, -a. 1. maiórazko, maiórazkua, -ia. (b). izena. Mayorazgo, heredero, -a en un caserío. Sasoi baten basarriko maiorazko izatia kategorixa aundixa zuan./ Semeik etzan basarrixan alaba nausixa maiorazkia.
2. maiórazko, maiórazko, -ia. (c). izena. Etxearen jabe (eta ez errentero) den baserriko seme edo alaba nagusia. Beittiko maiorazkua eta Idarrañeko maiorazkua sasoi baten emen inguruko maiorazko bakarrak.
maiórazko-étxe, maiórazko-etxía. (d). izena. Bere buruaren jabe zen baserria, errentero-etxea ez zena. Mayorazgo. Idarra izango zan sasoi baten Uberako maiorazko-etxe bakarrenetaikua. Ik. errentéro.
maiordómo, maiordomúa. (c). izena. Eliza edo ermitako diru kontuak eramaten dituena. Txandakako kargua normalean. Mayordomo. Datorren urtian tokatzen jaku maiordomo. Lehenago, aberats-etxeko administrazailea ere bai. Idarraiñekua ei zuan Monzonen maiordomua.
máistra, -o, máistria, -ua. (a). izena. Maestra, -o. Gero ta maistro euskaldun geixao dago./ San Juango maistrian semiakin etorri naiz. Sin. máixu. Ik. marí-máistra. maistra txiki, maistra txikixa. izena. (Antzuola) "Ume txikiei eskola ematen zien irakaslea.
Patri maistra txikixa zan." (Lar Antz). máistro-máistra, máistro-máistrak. (c). izena. Maistroa eta maistra. Len Uberan maistro-maistrak egoten zien.
máistrona, miástronia. (c). adjektiboa. Maestrona, mandona. Ondo ezautzen jonat eta maistrona majua don aura. Aindduko jon dabillen lekuan.
maittásun, maittasúna. (b). izena. Amor. Ezotsan maittasun aundirik abadiai./ Maittasuna gora ta maittasuna bera, baiña azkenian dirudunakin ezkondu.
Ez da oso erabilia; maittasun gutxi zotsan lanai, eta horrelakoetan, gehienbat.
maittátu. 1. maittatu. (c). du aditza. Pertsonei buruz, maitte izan erabiltzen da ia beti. Animalia edo gauzez entzun daitezke inoiz maittatzen eta horrelakoak. Amar. Eztakitt ama ala amak jartzen dotsan bazkaixa maittatzen daben geixao./ Orrek alkar maittatzen eztabe lan aundirik izango (pertsonak).
2. maittatu. (d). du aditza. MAITTATU ERAGIN. Abere-amak, ardiak batik bat, bere kumeaz arduratu, erroa edaten utziz, etab. Hacer caso la oveja u otro animal a su cría. Izateittuk ardixak umia maittatze eztabenak; derriorrian eutsitta esnia artu erain biar izate jakuenak. Billotxa maittatze eztaben ardixak izateittuk. -Eta zer egiten jakue? -Ba elduta derriorrian eran eraiñ. Beixak pe tokau izan dittuk txalai ostikoka ein izan jauenak pe. Klem./ Kostata baiña azkenian maittatu dau bere umia. MAITTATU ERAGIN ere bai, beraz. Honetarako modu bat omen da txakurra tartean sartzea. Ik. máitte izan.
máitte. 1. maitte, maittía. (b). adjektiboa. Amado, -a, querido, -a. Nora joango ga, maittia.
maittetsu ibili. esapidea. Maiteminduta ibili. Oso maittetsu dabitz aspaldi ontan.
maittía izan. (c). du aditza. Oso estimatu euki, asko maite zerbait edo norbait. Oso maittia dau bere txamarra zarra./ Zuen neskatillak oso maittia dabe gure mutikua./ Kuadrilla orrek oso maittia dau Infernuko tabernia.
maittía-maittía eiñ. (c). esapidea. (haur hizkera.) Eskuaz igurtzi, norbaiti goxo-goxo eskua pasatu. En lenguaje infantil, frotar delicadamente a alguien; sobre todo en el lugar donde tiene daño. Zure anaiak belaunian pupu artu dau ta maittia-maitia eiozu./ Etorri ona polittoi, maitia-maittia eingotsut eta.
2. maitte, maittia. (d). adjektiboa. Zalea. Arek dana Elusu zeukan, Elusu maittia zan. (Lar Antz).
ZERBAITEN MAITTIA IZAN. 3. máitte izan. (a). du aditza. Amar. Maitte (bukatua), maitte (bukatugabea), maitteko edo maitte izango. Amar. Seme-alabak paiño geixao maitte dau txakurra. Ik. nai izan. máitte eztáben, maitte eztabéna. (c). MAITTATZEN EZTABEN. Bere umeari erroa hartzen uzten ez dion ardia. Egoten badia dozenerdi ardi maitte eztabenak, da beste dozenerdi bikixak eittuenak, akabo. Luis. Baita, amak maite ez duen bildotsa, maite ezaren pairatzailea, alegia. Ik. maittatu.