Hiztegia
lausótu. (d). da aditza. Kristal bat lurrundu edo zikindu. Empañarse o ensuciarse un cristal. Lapiko lurrunakin ziero lausotu die kristalak./ Kristala zikiñakin be egon leike lausotuta.
lautára, lautaría. (b). izena. Lautada, ordeka. Llanada. Lautara ederra ein ddabe Arrate gaiñian./ Lautara edarrak dare Araban. Ik. láu.
láutu. (b). da-du aditza. Berdindu. Allanar(se). Oingo makinekin mendixak pe lautu eitteittue.
Ik. berdinddu.
láuúna, láuúnia. (c). izena. Lau dagoen unea. Zona o trecho llano. Oñatittik Arantzazura, Urtiagaiñen lauunia.
láuziko, láuzikua. (d). izena. Lau-zurikoa. Oso antzinako txanpona. "Antigua moneda de cuatro blancas o dos maravedises." (Azkue). "Una moneda antigua de poco valor. Podía hacerse cortando un pedazo de caldera de cobre." (Izag Antz). Gure ama-zarrak esate ebana; lauzikua zan leenao, nik eneban ezautu, gure amak eta ezautu eben lauzikua. Lauzikua zan dirua; gero xemeikua ta txakurraundixa zan bezela, lauzikua. Arek esateban: zetako da ba idixa lauzikuan egotia lauzikua ezpaaukozu. Arek oixe esate eban, da arrazoia eukan. Ezekin diruik artu ez. Miserixa baten bizi zien orduko emakumiak. Mertz. Ik. lámaiko, xémeiko.
lauzírien, lauzíriena. (c). izena. . Chamaecyparis Lawsoniana. Ciprés de Lawson. Bastante ugaria da gure lurretan. Basoren bat edo beste ere aurki daiteke, (Intxorta-txiki bidean, adibidez). Beste zipresen antz handikoa da, baina pinuburu txiki-txikiak ditu (zentimetroa ingurukoak edo txikiagoak). Zipresarenaren miniaturak dirudite. Etim.: "lawsoniana". Sin. piñu puntabera (Eib.).
lázo. 1. lázo, lázua. (c). izena. Lazo. Zelako lazo politta daukazun paparrian. Azen.: lazúa ere bai adiera guztietan. Ik. erróseta. 2. lázo, lázua. (c). izena. Lazo para atrapar pájaros y otros animales. 3. lázo, lázua. (d). izena. Etxegintzan, bi egur elkarrekin batzeko egiten den elkarketa. Onek frontalak baldin badie, orri eitte jako unixo bat. Au baldin badator onaa, bestia sartze jakon emen, lazuan mouan eitten jakon. Jul. Sin. júnta.
láztan. 1. laztan, laztána. (a). izena. Musua. Beso. Ikustiaz batera bi laztan emun dost.
PA eta PATXO, haur hizkerazko sinonimoak. Ant. pa, pátxo. laztan emon. aditza. LAZTANA EMON, LAZTAN EIÑ. Besar. Zegaittik ein dotsu laztan neska arek? Sin. laztándu. láztanka. (b). adberbioa. Laztanak ematen. Alkarri laztanka ikusittut. NORI laztanka. 2. laztan, laztána. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Maitea. Amado, -a. Ez eiñ negarrik, nere laztana.
laztándu. (c). du aditza. Laztan eman. Besar. Enazu laztandu be eiñ. Laztan (edo laztana) emon da erabiliagoa.
láztu. (b). da-du aditza. Latz bihurtu. Otzakin eskuak laztu eitten die./ Illia laztu ein jatzu aspaldixan.
komentario 1
léen, leéna. (d). izena. LEGEN. Legena. Cierta mancha cutánea; sarpullido. "-Leena amen ezpan ingurutan urtetze juan sarrittan, ganauen asketan ibiltzen giñalako urtetzen zoskula esaten joskuen. Sarpullidu moduko zera, sikua baiña. "Leen zurixa: una enfermedad de la piel que se pone más blanca y se levanta. Leen baltza, leenarra: peor que la anterior y más profunda: se cura con irustarbi: txori-maatsa. Leenarra: salen manchas rojizas y cae el pelo en dichos lugares." (Izag Oñ).
légatz. 1. legatz, legátza. (a). izena. Merluza. 2. legatz, legatza. (c). izena. (eufemismoa.) Mozkorra. Borrachera. Kriston legatza arrapau giñuan Ondarruako jaixetan.
Ik. atxur.
legáu. (a). da aditza. (Elgeta) Ailegatu. Llegar. Enaiz sasoiz legau gaur lanera./ Udazkenian da, legatzen da ta, illuntzen dau goizao. Enr.
Sin. aillégau.
lége, legía. (a). izena. LEGÍAN. Ley. Legiak ala dare ipinitta ta. LEGÍAN. adb. En ley, dentro de la legalidad. Itxuria eztauke legian tabernia./ Legian ezin leike ordubatetatik aurrera zabalik euki.
légez. 1. legez. (b). adberbioa. Lege-bidez. Legalmente. Legez ezin danian inddarrez ein biar.
2. legez. Ik. lez.
legézar, legezárra. (c). izena. LEGE ZAR. Usadio zaharra. Antigua usanza. Oinddio familixa orrek legezarreko mentalidadia dauka./ Legezarra da San Martzialera zaragi-ardaua urtero eruatia.
LEGE ZAR, bi hitzetan ere bai.