Hiztegia
láru, larúe. (a). adjektiboa. (Leintz) Bergaran ORI esaten da, baina mondragoetarrekin harremanak dituztenek LARU ondo ezagutzen dute. Amarillo en Arrasate y comarca. Mondraueko plazan patatiai ondo begiratzen jotsen: larúe, biar izeten juen, larúe. Klem.
laskittu. 1. laskittu. (d). du aditza. Igurtzi. 2. laskittu, laskittúa. (d). izena. Igurtzia. Frotamiento, restregamiento. Iñok asunekin emondako laskittua ikusgarrixa ei dok... begira dauanandako./ Emoixon erropiai laskittu bat!
lastardatz, lastardatza. izena. (Eibar) Madero vertical en torno al cual se forman los montones de paja.
lástaxee, lástaxeia. (c). izena. LASTAXE. Xehetutako lastoa. Paja triturada. Emoixezu ganauei lastaxeia pentsu puxkatekin.
lástazao, lástazaua. (d). izena. Garia ereiteari utzi zitzaion arte gauez bidetan argi egiteko zuzi bezala erabiltzen zen lasto azao edo sorta. Gavilla de paja. Orduan etzan oin beste linterna, ta farola ta lastazaua izaten zan bideko argixa. Azen.: lastázao ere bai. Ik. azaoketa.
lástima. 1. lástima, lástimia. (a). izena. Lástima, pena. Lastimia da ainbeste jan alperrik galtzia.
komentario 1 2. lástimia!. (b). interjekzioa. Lastima! Qué pena. Lastimia! Jakin izan baneu neuk ekarriko notsun Donostiatik./ Dana ain ondo gertauta ta, lastimia! Eurixa ein biar.
3. lástimia izan. (b). da esapidea. Ser una pena. Lastimia da ainbeste tomate ortuan alperrik galdu biarra./ Eitte zeban egualdixakin lastimia zan etxian gelditzia.
lastimia emon. esapidea. Dar lástima. Eztosta bape lastimaik emoten, eta horrelakoak, entzun entzuten dira baina baliteke erdal kalkoak izatea, adinekoek, normalean, penaik emoten, baitiote. Ik. pena emon.
1. lástima, lástimia. (a). izena. Lástima, pena. Lastimia da ainbeste jan alperrik galtzia.
komentario 1
lástimakerixa, lástimakerixia. (c). izena. Lástima, pena. Ain gaztia eta ain ondatuta. Ori da lastimakerixia!
lásto. komentario 1 1. lasto, lastúa. (a). izena. Paja (de trigo, avena, etc., usado para forraje). Kamioikara lastua ekarri giñuan.
Iñon begixan lastua aundixaua ikusten da. esaera. (Antzuola) "Inoren akatsak norberarenak baino handiagoak ikusten dira." (Lar Antz). lástuak eiñ. (d). aditza. Gari lastoa xehetu eta fardotan jarri saltzeko. Aurten eztabe bape lastoik eiñ Rioja aldian./ Lastuak eitten ziarduen kosetxadora aundi batekin. Barregarria da lastodun euskaldun bati Araban gertatu zitzaiona, «Pisto»k kontatzen duenez: Lastodunak ikusi juan basarrittarra garisoluan lanian, da kamioia geldittu, ta preguntau jotsan diarka: «—Este año hases pajas!? —Si!! —Pues háseme un camión!!». Ik. gáltzu. 2. lasto, lastúa. (c). izena. Tallo de cereales y hortalizas. Aurten patatak lasto aundixa ta ale txikixa./ Artalastuak ebaitzen da errekara botatzen dabill.
Artalasto, babalasto, patatalasto... Landare hauen fruitua ez den guztia, batik bat hau bilduta gero, lastua da.
lastódun, lastodúna. (c). izena. Lastoa kamioiez ekartzen duena. Pajero. Lastoduna badator da preparau lanerako.
lastófardo, lastófardua. (c). izena. Fardo, paquete de paja prensada, atado generalmente con alambre. Iges baiño sei pezeta karuao dabill lastofardua. Ik. fárdo.
láta. 1. lata, latía. (d). izena. Cubo, balde. Latia ekarrizu esnia jasteko. Sin. balde. 2. lata, latía. (d). izena. Teilatuko ohola, teilei eusten dagoena. Chilla, tabla que sostiene las tejas. Kapirixuak die orrek. Noberak nai daben neurrixan zertzen die, ta gero gaiñian josten dozuna latia da. Sebas. Teilatu ertzekoei arlata. Ik. alboága. 3. lata, latía. (a). izena. Pelmada, lata. Zu beti latia emoten.
latési, latesíxa. (d). izena. LATA-ÉSI. Lataz (oholez) egindako hesia. Cercado hecho de tablas, empalizada. Lata-esixa, ori zerran zertutako olekin einddakua. Klem. Ik. esi.
látigo. komentario 1 1. látigo, látigua. (b). izena. Látigo. Latiguakin arreatzen die zaldixak.
2. látigo!. (d). interjekzioa. Gogor!, jota sua. Duro!, dale que te pego. Eguardixan txikiteua, bazkalostian kopak eta illuntzian berriz be latigo!/ Ale!, gogor!, latigo!, irabazitta daukak eta. JOTA LATIGO ere bai, jota sua edo jota keia zentzuan.