Hiztegia
lantzian bat. (c). LANTZÍAN BI, IRU.... Aldiko bat. De uno en uno, de dos en dos... Burrukia asi zuan da Robertok lantzian bat erexten juan./ Lantzian iru keixa sartzeittu auan.
Sin. aldiko bat. lantzían béiñ. (c). adberbioa. Noizean behin, noiz edo noiz. Aber lantzian beiñ kotxia garbitzen doken.
Sarri zentzuan ere entzun daiteke: Aura lantzian beiñ ikuste juat mozkortuta. Sin. noizían béiñ, nóiz ero nóiz. lantzían-lantzían. (d). adberbioa. Maiz, sarri-sarri. A menudo. Aura lantzian-lantzian ikusten dot auan purua dabela./ Gu lantzian-lantzian joaten ga Bilbora. Ik. , sarri.
lanzúrda. LANTZURDA, LANTZURDE. komentario 1 1. lanzurda, lanzurdía. (d). izena. Antzigarra. Sin. zurda. 2. lanzurda, lanzurdía. (d). izena. Elur oso hotza haizearekin nahastuta ari deneko giroa. Arrola aldian gizona lanzurdiakin itto zala esaten dabe.
lápa. 1. lapa, lapía. (b). izena. Itsas moluskoa. Lapa. Goazen Saturraranera lapak batzera.
2. lapa, lapía. (d). izena. . Artium minus. Lanpatza, pegatin bedarra. Lampazo. Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta guk, tak! bota. Lapa botatzen abil neri tta. Katubedarra ero lapa bedarra. Lapia esaten jakon ari aliai tta. Don. Galtzetatik edo praketatik kendu ezinda saioak egin dituenak badaki nolakoak diren. Bere burutxo bizartsuak oso eranskorrak dira. Ganauen lanparoiak sendatzeko erabili izan dira, eta baita kakabeherakoa sikatu eta txiza eragiteko ere. Sin. katubedar, lapatz, pegatin bedar. Sin. lanpátza, lapa bédar. lapían modúan pegáu. (c). esapidea. Gogor itsatsi. Lapian moduan pegau jakun, da ezkiñuan gau guztian ondotik kendu.
lapazórri, lapazorríxa. (d). izena. Ladilla. Lapazorrixa dok ladilla. Emen eztok ezautu, baiña tokau izen zuan soldauskan. Don. komentario 1 Sin. potrozórri.
lápiko, lápikua. (a). izena. Puchero. Kaso eixozu lapikuai.
komentario 1 Ik. artólapiko, tontólapiko. Zelako lapiko, alako tapa. esaera. Bakoitzari, dagokiona. Baekian berak nola berba egin. Zelako lapiko, alako tapa. (SM Zirik).
lápikoko, lápikokua. (c). izena. Potaje, cocido de legumbres. Lapikokua jan ezkero eztau besteik biar izaten.
Lit.: "lo del puchero"
laprastu. aditza. (eufemismoa.) (Antzuola) Mozkortu. Majo laprastuta etorri zan atzo Juane etxea. (Lar Antz).
lápur. 1. lapur, lapúrra. (a). izena. Ladrón, -a. Ondrau itxuran dabitz lapurrik aundiñak.
lapur bíllur bárik. (c). esapidea. Dícese de cuando alguien se retira a casa muy "animado" por el alcohol. Atzo uste juat Migel lapur billur aundi barik juan zala etxera.
2. lapur, lapúrra. (d). adjektiboa. Ematen duena baino handiagoa, edukiera handiagokoa. Engañoso, -a, despistante, en contextos como los siguientes. Terreno lauak oso lapurrak izaten die.
Tolosturía lapúrra dala. (d). esaera. Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela. 3. lapur, lapúrra. (b). Eransten den entxufea.
lapurréta, lapurretía. (b). izena. Robo. Aurtengo udan lapurreta asko izan da etxetan.
lapurréta garbíxa. (b). Gehiegi ordaintzen deneko zera.
Bi kafe milla pezeta; lapurreta garbixa ein zoskuen. lapurrétan. (a). Robando. Ori lapurretan arrapau zeben dendan. lapurrétan eiñ. (a). aditza. LAPURREN EIÑ (LEIN.).. Robar. Seminaixuan lapurretan ein ddabe.
lapúr-txábola, lapúr-txábolak. (d). toponimoa. Pol-pol-etik Azkoiti aldera dauden bi txabola, XIX. mendeko lapur-kontu baten kokalekuak. Zortzi mutillek artu alkar, eta txabolan bizimodua eiñ, eta pentsau ei eben ba lapurretatik bizi izetia. Pol-poletik Azkoitti aldera dare txabolok; orrek izena Lapur-txabolak. Hil.
1. lar. (b). graduatzailea. (Angiozar, Leintz, Ubera) Demasiado. Uste juat lar aguro ibiltzen aizela autuen.