Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lángintza, lángintzia. izena. 1. lángintza, lángintzia. (c). izena. Egin beharreko lana. Trabajo. Eztakit ze langintza eukikoun gaur taillerrian./ Jentia txokauta egoten zan, langintzara ta aura etorteko pozik. Hil./ Liñua. Ostian lanik eztaon denporan izengo zan ori langintziori. JJp. Sin. biargintza. 2. lángintza, lángintzia. (c). izena. (adierazkorra.) Ekintza kaltegarria.   Estropicio. Uraundixak eittu langintzak Bizkaixan./ Au da langintzia ein dabena basurdiak patatatan. Sin. biárgintza.
laníkez. 1. lanikéz, lanikéza. (c). izena. Lanik eza.   Paro, desempleo. Dagon lanikezakin ixa lotsia emoten dau sueldua kobratziak./ Egunetik egunera aundixaua da lanikeza. Sin. biarríkez. lanikéza kobráu. (d). esapidea. Cobrar el desempleo. Lanikeza kobratzen dago joan dan urtebetian. 2. lanikéz, lanikéza. (c). izena. Falta o escasez de trabajo. Eztauke lanikezik taillerrian, baiña gaizki dabitz kobratzen.
lánketa, lánketia. (d). izena. Lana, langintza.   Trabajo. Souan eztao lanketa aundirik eta basora noia garo ebaitzera./ Ze moduzko lanketia ein dozue ba baso aldian? Horrelako testuinguruetan bakarrik. Horrelako testuinguruetan bakarrik. Langintza-ren sinonimotzat jo daiteke batzuetan. Ik. -keta.
lánleku, lánlekua. (b). izena. Puesto o lugar de trabajo. Len be lanleku ona zeukan baiña obia nai itxuria./ Bakoitzak bere lanlekuan jarri daixela papel au./ Lanlekuz aldatu dau.
lanórratz, lanorrátza. (c). izena. Artile-hariz josteko orratz sendoa.
lanpardiau. aditza. (Antzuola) "Zerbaitekin zikindu. Patatak erretzeakuan su gain guztia lanpardiau dozu." (Lar Antz).
lanpardikeixa, lanpardikerixia. izena. "Zikinkeria." (Lar Antz).
lanpároi. 1. lanpároi, lanpároiak. (c). izena. Tuberculosis del ganado. Bei beltza kendu ein giñuan, lanparoiak zeuzkan da. Pluralean. Ik. lapa. 2. lanpároi, lanparóia. (c). izena. Arropako mantxa nabarmena.   Lamparón. Akordauta zare zelako lanparoiak dauzkazun soiñekuan?
lanpátza, lanpatzía. (d). izena. . Artium minus. Lampazo. Ik. lapa.
lánperna. izena.
© Jaione Isazelaia
© Asier Sarasua
1. lánperna, lánpernia. (b). izena. . Macrolepiota procera. Galamperna. Txapel handiko perretxikua, jende gehientsuak jaten duena. Sin. galanperna.
2. lanperna, lanpernak. izena. (Eibar) "Amanitas." (SB Eibetno) . 3. lánperna, lánpernia. (c). izena. Percebe.
lanpétuta. (b). adberbioa. Lanez gainezka.   Atareado. Uste dot lanpetuta dabillela ta lagaixozu bakian.
lánpian. (c). adberbioa. Lanaren morrontzapean.   Bajo la servidumbre del trabajo. Bizimodu guztia lanpian pasau ta disfrutatzeko ordua aillegatzen danian ezetarako gauza ez. Au dok markia./ Ori beti lanpian bizi izan da ba. LANPIAN BIZI, batik bat.
lantégi. LANTEI. 1. lantegi, lantegíxa. (c). izena. LANTEGI TXARRA. Lana, langintza. Politikan sartu za? Lantegi txarra artu dozu. LANTEGI TXARRA, gehienetan. 2. lantegi, lantegíxa. (d). izena. Txondor bat egiteko erabiltzen den baso zatia. Baita, egurra prestatze lana txondorra egiteko. Lenengo eitten da egurra bota, lantegixa esate ako ari. Guk esate gontxen, ba, “olako lantegi bat bota dou eta or iketza ein biou”. Mateo./ Geixenetan familixa bakoitzak, e, lanteixa esate jakon, ortaiko lau-bos bat milla killoko zer baten. Mateo. 3. lantegi, lantegíxa. (c). izena. Taller, fábrica. Gutxi erabilia. Ik. fábrika.
lantsu. (d). adjektiboa. Lan askorekin. Alperra beti lantsu. esaera. Nagiak beti lan asko.
lantzian bat. (c). LANTZÍAN BI, IRU.... Aldiko bat. De uno en uno, de dos en dos... Burrukia asi zuan da Robertok lantzian bat erexten juan./ Lantzian iru keixa sartzeittu auan. Sin. aldiko bat. lantzían béiñ. (c). adberbioa. Noizean behin, noiz edo noiz. Aber lantzian beiñ kotxia garbitzen doken. Sarri zentzuan ere entzun daiteke: Aura lantzian beiñ ikuste juat mozkortuta. Sin. noizían béiñ, nóiz ero nóiz. lantzían-lantzían. (d). adberbioa. Maiz, sarri-sarri.   A menudo. Aura lantzian-lantzian ikusten dot auan purua dabela./ Gu lantzian-lantzian joaten ga Bilbora. Ik. , sarri.
lanzádera, lanzáderia. (d). Ik. anezka.
lanzúrda. LANTZURDA, LANTZURDE. komentario 1 1. lanzurda, lanzurdía. (d). izena. Antzigarra. Sin. zurda. 2. lanzurda, lanzurdía. (d). izena. Elur oso hotza haizearekin nahastuta ari deneko giroa. Arrola aldian gizona lanzurdiakin itto zala esaten dabe.
lápa. 1. lapa, lapía. (b). izena. Itsas moluskoa.   Lapa. Goazen Saturraranera lapak batzera.
© Ezezaguna
2. lapa, lapía. (d). izena. . Artium minus. Lanpatza, pegatin bedarra. Lampazo. Lapia bai. Orrek e, mutikuak eta guk, tak! bota. Lapa botatzen abil neri tta. Katubedarra ero lapa bedarra. Lapia esaten jakon ari aliai tta. Don. Galtzetatik edo praketatik kendu ezinda saioak egin dituenak badaki nolakoak diren. Bere burutxo bizartsuak oso eranskorrak dira. Ganauen lanparoiak sendatzeko erabili izan dira, eta baita kakabeherakoa sikatu eta txiza eragiteko ere. Sin. katubedar, lapatz, pegatin bedar. Sin. lanpátza, lapa bédar. lapían modúan pegáu. (c). esapidea. Gogor itsatsi. Lapian moduan pegau jakun, da ezkiñuan gau guztian ondotik kendu.