Hiztegia
lafíau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) LAPÍAU. Mozkortu. Emborracharse. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don. komentario 1 Ik. atxurtu.
lága. 1. laga. (a). dio-du aditza. Dejar. Sukaldian laga dot poltsia. ZERI laga, horrelakoetan: LANÁI, ERANÁI, Nun artu, an laga. esaera. "Gauzak hartutako lekuan laga behar dira." (Lar Antz). laga egin bia jako. (c). esapidea. Ona, kalitate onekoa, trebea... dela. Riojako ardauai laga egin bia jako./ Orri txistiak kontatzen laga egin bia jakok.
lagaixok/n!. (c). Ez ezak pentsa. Déjate. Lagaixok. Eriotza beti dok bildurgarrixa. (Etxba Eib) lagía laga. (c). esapidea. Behin gauza bat Illuna zetorrela-ta, urrengo egunian batzekotan laga giñuzen bi sagar arbola, baiña badakizu, lagia laga, ta bertan usteldu die.
2. lagía, lagía. (d). adjektiboa. Utzia, jareina. Dejado, -a. Mutil ona da baiña oso lagia bere gauzekin./ Laster galduko jok giltzia, ain dok lagia eze. Mugatuan bakarrik. Sin. jaráiñ.
lágun. 1. lagun, lagúna. (a). izena. Amigo, -a, compañero, -a.
lágun artu. (c). du aditza. Ekintza bat egiteko norbaitekin elkartu. Beran moduko bi kalamidade lagun artuta ein juan atrakua./ Mendira joateko ezizu erozeiñ lagun artu. Ik. aixkíre. lagun-modúko, lagun-modukúa. (c). izena. Lagun-lagunak ere ez, baina zerbait bai. Arek lagunak eta lagun-modukuak alde guztittan dauzka.
2. lagun, lagúna. (b). izena. Persona. Amabost milla lagun kabitzen die belodromuan./ Eztot sekula ainbeste lagun batera ikusi. Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean.
3. lagun, lagúna. (b). izena. Bizilagun. Habitante. Zenbat lagun bizi da zure errixan? Ia beti zenbatzaileekin eta mugagabean.
4. lagun, lagúna. (b). izena. Zapata eta galtzerdietan, adibidez, parearen beste alea. Galtza bakarra zeuan labadoran. Onen laguna nun dan badakizu?
5. lágun eiñ. (b). dio aditza. Acompañar, hacer compañía. Tia gaixoik dago oian da lagun eittera joaten jako gure ama./ Tio txoferra da ta berakin iñoiz Barzelonara joaten naiz lagun eiñaz. Ik. lagundu. 6. lágun eiñ. (b). da aditza. Hacerse amigo, -a. Arrantzale baten lagun ein giñan Ondarruan.