Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
krabeliña
kuadrádillo
kuadrádillo. 1. kuadrádillo, kuadrádillua. (c). izena. Cuadradillo. Lodian, zabalean eta luzean neurri ezagun batzuk dauzkan egurra, adibidez: 7,5 cm x 10 cm x 2,5 m. Kuadraillua, sieteymedio por dies, dosinkuenta de largo. Sebas. Kapirio, restel edo kuartoietarako erabiltzen dira. 2. kuadrádillo, kuadrádillua. (a). izena. Laminazioan, forma karratuko altzairua. Maillukia eitteko kuadradillua erosten zan.
kuadráu, kuadráua. (a). adjektiboa. Cuadrado, -a. Ik. kuádro.
kuádro. 1. kuádro, kuádrua. (a). izena. Cuadro (zentzu guztietan). Kuadruan sartzeko moduko dibujua ein ddau./ Ama ildda, aitta mozkorra, kuadro ederra geratu da etxian. 2. kuádro, kuádrua. (d). Cuadrado. Arri kuadrua ala borobilla baso juan Goenatxok?/ Etxe kuadro ederra dok zuena. Kuadraua da arrunta egun, baina goikoak bezalakoak entzuten zaizkie hiztun onei.
kuárta, kuártia. (d). izena. Imina.   Cuarta, cuarto de fanega. Sin. ímiña.
kuartá-ténpora, kuartá-ténporak. (c). izena. KUARTA-DENPORA. Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez.   Las témporas. Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse. Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu.