kuartá-ténpora

kuartá-ténpora, kuartá-ténporak. (c). izena. KUARTA-DENPORA. Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez.   Las témporas. Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse. Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu.