Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kontraari
kontráterreno
kontráterreno, kontráterrenua. (c). izena. Aldapari janda eginiko orubea. Etxea edo beste edozein eraikuntza aldapan, mendiari zatia kenduta, egina dagoenean, kontraterrenuan dagoela esan ohi da.   Dícese de los solares en los que ha habido que excavar debido a la pendiente del terreno. Umedadiekin problema aundixa dauke, badakizu, aura kontraterrenua da ta./ Kontraterrenuan einddako basarrixak iputeixa izaten dabe bee partian. Ik. íputei.
kontratxapéau, kontratxapeáua. (c). izena. Egurrezko txapak kolaz erantsiz egiten den egur aglomeratua.   Contrachapeado. Mazizua biar izete zaban mueblia, egur mazizuakin dana, da kosta asko, da muebleako txarraua da. Onek, kontratxapeaua esate jako, tableruak, da orrek tableruokin iñ ezkeo ariñaua da, resultau asko obia dauka. Martin. Honen iritziz, aglomeratua hobea da egurrezkoa baino, baldin eta altzaria egon behar den tokia lehorra bada.
kontrazíri, kontraziríxa. (d). izena. Ardatz, errail, kirten edo halako edozer ezarrita dagoen zulotik irten ez dadin zuloan sartzen den ziria.   Cuña, generalmente pequeña, que se introduce en el hueco que queda entre un eje, mango, etc., y el agujero que lo alberga. Aixkora kertena loka samar dago ta kontrazirin batzuk sartu biako jako.
kontribuzíño, kontribuziñua(k). izena. KONTREBUZIÑO. Las contribuciones al fisco; más concretamente, el impuesto sobre la propiedad. Kontribuziñuak pagatzera joate zan urtero gure aittajuna./ Kontrebuziñua urtian beiñ, pagamentua. Hil. Sing. nahiz pl.
kóntu. 1. kóntu, kóntua. (c). izena. Cuidado, atención. Kontu puxkatekin ibili poltsiakin. kóntu ártu. (c). esapidea. KÓNTUAK ARTU. Kargu hartu.   Llamar la atención, pedir cuentas. Zu etza iñor neri kontu artzeko. Sin. kárgu ártu. kóntu eiñ. (c). Kaso egin. Prestar atención. Kontu eiñ suai ni kalian naizen bittartian. kóntua emun, kóntu emun. (d). aditza. Rendir cuentas. Berak zela jangoikuai kontua emun bi otxan, abariak esan i otxan, da ezetz, ezetz. Aura baiño len bera joiala bai, ta berak emungo otxala jangoikuai kontua. Hil. kóntuan ártu. (b). esapidea. Tomar en cuenta. Eneban kontuan artu mekanikuan esana. kóntuz. (a). adberbioa. Con cuidado. Kontuz ibili tta baztarretik joan. nere kontu. (b). ZURE, BERE... KONTU. NERE, ZURE. KONTU. (b). A mi, tu... cargo. Gaur zure kontu afaixa jartzia. 2. kóntu, kóntua. (b). izena. Berriketa, jarduna. Kontua ta barriketia ugari eta formalidade gutxi./ Ze zaukan Tomasitak ainbeste kontukin? kontu potolo, kontu potoluak. (c). Bikotekideen arteko maitasun berriketak. Makina bat kontu potolo esan (edo egin) zotsen elkarri. kóntuak euki. (c). esapidea. Berriketa saioak izan. Aspaldixan Petra ta Mariak kontu asko dauke alkarrekin. kóntuak kóntu. (b). esapidea. Esanak esan. Kontuak kontu, aura beintzat majo bizi izan zan bere denporan. kóntutan. (c). adberbioa. Elkarrekin berriketan. Bixak orduak pasatzeittue kontutan. Ik. ípoiñetan. 3. kóntu, kóntua. (b). izena. Ipuina, leienda, istorioa, gertakizuna; esanahi zabala du. Amandria, kontaiguzu kontu bat./ Aspaldiko kontuak esaten asten dienian eztauke akabuik./ Kontuekin bakarrik eztago ezer. Ik. ipúiñ. 4. kóntu, kóntua. (b). izena. Asuntoa, arazoa.   Asunto, tema, problema. Kontua da eguna badatorrela ta ezetan asteke garela./ Aitta etortzen danian izango die emen kontuak./ Ori beste kontu bat da./ Egixa da esan dozuna, baiña ori ezta kontua. KONTUA DA... edo KUSTI kontua da. Kontua da... edo kustiñua da... sarri. Baita gauzia da... 5. kóntu, kóntua. (b). izena. Cuenta, factura. Kontua, mesedez. kóntuak eiñ. (b). Hacer las cuentas; los pagos, mayormente. Piñuixa saldu gontsan, baiña oinddio kontuak ein barik dauzkau. kóntuak etára. (b). esapidea. Sacar cuentas, tanto en el sentido literal como en el figurado. Jaixak, eta amarretarako etxera etorri zan. Kontuak etara zela egongo zan./ Kontuak etaraittut eta bos milloi kostatzen da igeltserixia bakarrik. kóntuak gárbittu. (c). Kontuak egin, diru-kontuak, gehienetan.   Aclarar las cuentas. Junta egunian garbittuko die urteko kontuak./ Domusantuetan izeten da gure auzuan kontuak garbitzeko eguna. 6. kontu. (b). posposizioa. KÓNTURA. A cargo de, a cuenta de. Majo bizi da aura aittan kontura./ Azelakotxe barriak ein giñuzen sakristauan kontura. NOREN kontu edo kontura. Ik. kargu, esku.