Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kontraari
kontráterreno
kontraari, kontraaríxa. (c). izena. Haria okertzen zaion egurrari "kontraarixa" duela esaten zaio. Orri esaten jako kontraarixa. Zerriak ebaitzen dau zuzen, eta egurra okerra bada, arixak ebai eitte jako ari, an etaatzen dan olai, ta orduan aura berez jausteko moruan jartzen da. Fibrak ebai eitte jako eta. Benito.
kontrabandísta, kontrabandistía. (b). izena. Contrabandista. Ik. estrapelísta.
kontrábando, kontrábandua. (a). izena. Contrabando. Gaztetan kontrabanduan ibilittakua ei da Pedro. Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. "Estrapelo" eta "kontrabando" sinonimoak dira askorentzat. KONTRABANDOKUA dela esaten zaio kontrabandoan erositakoari, eta baita ezkutuko, isileko asuntuari: Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. Ik. estrápelo.
kontrábentana, kontrábentania. (c). izena. Kanpotik dauden bentana-tapak.   Contraventana. Sin. bentána-tápa.
kontrabeta, kontrábetia. (a). izena. Arapoak (arakaitzak) edo beste zerbaitek eraginda sortzen den hari berria. Kontrabetia da betia kontrara eukitzia; osea, beta frankua baldin baakazu, ari txiribixa eo birutia eo nai dozuna etaako jatzu arira, etaako jatzu arrankatzeke. Kontrabetia baldin baauka kontrabéta ebagi. (c). esapidea. Enborraren edo haragi beten kontrara ebaki. Kontrabeta ebagi ezkero ondatu eitten da motozerria. Sin. kóntrara ebági. Ant. bétara ebági, erara ebagi.
kontrabíde, kontrabidía. (c). izena. Okerreko bidea.   El camino equivocado. Anbototik gentozela kontrabidia artu ta Aramaixon agertu giñuztan./ Gaur etxera orduko kontrabideren bat izangok. (Parranda aurretxoko esana). KONTRABIDIA ARTU, batik bat.
kontrabísta. 1. kontrabista, kontrabistía. (d). izena. Bistako failua begi okerrak izateagatik. Abereengatik esan ohi da, baina pertsonengatik ere entzun daiteke, erdi broman.   Fallo de vista por tener los ojos torcidos. Iri ona zuan baiña kontrabistia jeukan eta kendu ein biar izan giñuan./ Ik zer, kontrabistia daukak ala? Eztok ikusten muturren aurrian daukakena. KONTRABISTIA EUKI. 2. kontrabista, kontrabistia. esapidea. "Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno)
kontradántza, kontradantzía. (d). izena. Trikitixa bakarrik permititzen zen garaian "agarraua"ri esaten zitzaion.   El baile agarrado, cuando sólo estaba permitido el suelto. Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem. KONTRADANTZIA EI Ik. agarrau.
kontraesku, kontraeskua. (c). izena. Okerreko aldea. Kontraeskutik zetorren, itxuria, eta autuak arrapau zeban. komentario 1 kontraesku ibili. esapidea. Andar contra corriente. Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori.
kontrafabóre jokatu. (c). esapidea. Boletan beste bolari batekin jokatu ea nork gehiago jo.   Apostar dinero a los bolos con otro bolari, a ver quién acierta más, mientras discurre una partida normal con muchos participantes. Potori milla pezeta jan najotsan kontrafabore./ Kontrafabore jokatukostat iri. Ik. ezarríxan, trabesían.
kontragoiága, kontragoiagía. (d). izena. Etxegintzan, teilatua altzatzeko goiagaren paralelo jartzen den egurra. Goiaga eta kontragoiagaren artean morroiak jartzen dira.
kontrakarréra, kontrakarrería. (d). izena. Etxegintzan, karrerari, kuartoia bota ondoren, paraleloan jartzen zaion karrera. Ik. karrera.
kóntrako. 1. kóntrako, kóntrakua. (b). izena. Ondo-ondoan dagoena.   Contiguo. Bankuan kontrako edifiziuan bizi dok./ Etxe orixa ez, aren kontrakua. 2. kóntrako, kóntrakua. (b). izena. Lo contrario. Gauza bat nai tta aren kontrakua konsegidu zeban./ Nik esandakuan kontrakua eitten dau.
kóntrako éztarri, kóntrako éztarrixa. (b). izena. Tráquea. Kontrako eztarrira joan jako zeozer, da eztulka baten dago. Janari edo edari bat okerreko bidetik doanean erabilia. Azen.: kontráko éztarri ere bai.
kontrámaixu, kontrámaixua. (c). izena. KONTRÁMAISTRU. Contramaestre, capataz. Ori Algodoneran kontramaixu egon zuan. Gehienetan kontramaixu eta katapaz sinonimo gisa erabiltzen dira.
kontrápase, kontrápasia. (c). izena. Hegaztiak iparralderantz itzultzen direneko pasea.   Contrapase. Ik. páse.
kontrapíxu, kontrapixúa. (c). izena. Contrapeso. Tratoriai kontrapixuak jartzen gontsan aurrian aldapetan ez patinatzeko.
kontrárixo, kontrárixua. (a). izena. Contrario, adversario. Zein da Realan biarko kontrarixua?
kontrásol, kontrasóla. (d). Eguzkiak jotzen ez duen lekua. Contrasol. Don.