Hiztegia
kónjuro, kónjurua. (c). izena. KONFURO. Urtero apaizak baserri guztietan bota ohi zuen bedeinkapena. Conjuro. Zenbaitt baserrittarrek diño aukeran konjurua baiño satsa obia dala lurrandako./ Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben.
konketa, konketia. izena. (Antzuola) "Katilua bezalako ontzia, baina askoz handiagoa, halako bi-edo. Konketa katilluan doble inguruko ontzixa don. Artua ta esnia konketian artze giñunan." (Lar Antz).
komentario 1
kónorte, kónortia. (b). izena. Kordea. Conocimiento, sentido. Bi orduan egon zan konorte barik. Sin. sentidu. kónortia etorri. (b). Recobrar el conocimiento.
kónortia joan. (b). KÓNORTIA GALDU. Perder el conocimiento.
kónortia kendu. (c). aditza. Anestesiar. Konortia kendu barik ein ddotse operaziñua.