Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
koipétsu
kola
koipétsu. 1. koipetsu, koipetsúa. (c). adjektiboa. Mantecoso. Koipetsu-koipetsuak dare usuak. 2. koipetsu, koipetsúa. (c). adjektiboa. Grasiento, sucio. Amantal koipetsu batekin urten zostan.
koipétu. KOIPEZTU. 1. koipetu. da-du aditza. Ensuciar(se) con grasa. Esku guztiak koipetuittut bizikleta kataiakin. 2. koipetu. aditza. Engrasar.
koittáu, koittáua. (b). adjektiboa. Gizajoa, baina emakume eta haurrez.   Pobrecito, -a. Aplicable al sexo femenino y a la infancia. Andra koittauai makiña bat lan eittia tokatze jako./ Nere koittautxua, etorri zaitte ona. komentario 1
koittáutu. (c). da-du aditza. Koittau bihurtu. Ziero koittaututa dago aspaldian. Ik. gizajotu, nanótu.
kojéra, kojería. (b). izena. Cojera. Ik. erren, kójo.
kójo. 1. kójo, kójua. (a). adjektiboa. Herrena.   Cojo. Sabiñ kojua, erretratista ona. 2. kójo. (b). izena. KÓJUA. Herrena. Cojera. Akzidentia euki zeban da etxako joan oinddio kojua. Sin. kojéra, erren. kójo eiñ. (b). aditza. Cojear. Gure txakurrak atzeko ezkerreko ankatik kojo eitten dau. Sin. érren eiñ. kójoka. (a). Herrenka. Ik. érrenka.
kójo eiñ. (b). aditza. Cojear. Gure txakurrak atzeko ezkerreko ankatik kojo eitten dau. Sin. érren eiñ.
kokálde, kokaldía. (d). izena. Ardiaren lepoko gaitza, bozioa edo. Golua esaten jako ardixan kokaldiai be, ardixak daukan gaitzai be golua esaten jakon. Ardixak eukitzen jok kokaldía, enfermedade bat. Don./ Kokaldia esaten zan len. Ba emen lepopian poltsa bat urtetze otsen. Luis. Ik. gólu, kokalla.
kokalla, kokallie. izena. (Aramaio) "Pertsonen lepo-aldamenetako handitua. Alde bakoitzean bat." (Orm Aram). Ik. kokálde.
kokílddu. (c). da-du aditza. KÚKILDDU. Kikildu, kuskurtu.   Amilanar(se), encogerse de vergüenza, miedo o frio. Neskekin kokilddu eitten da, gizajua alakua./ Ke-potiekin da pelotekin kokildduko galakuan dare./ Sutonduan zeuan koittaua, kokildduta./ Geldik baldin badago ola kukildduta: "kukulumixo dao". Don. komentario 1 Sin. kuxkúrtu. Ik. kukúlumixo.
1. kóko. komentario 1 1. koko, kokúa. (c). izena. Landareak hondatzen dituzten zomorrotxoak.   Pulgones y pequeños insectos en general que atacan a las plantas. Orrixa atakatzen dau kokuak: madarixa, sagarra, ta ze esanik ez babaparrakua, azelgia. Singularrean beti. Ik. baba-kóko, éltxar, zorri. 2. koko, kokua. izena. (Eibar) Zerena.
2. koko. Ik. kokóla.
kóko jántzi. (d). da esapidea. (Eibar) Mozorrotu. Aratoste batzuetan koko jaztia nai eban, baiña iñok ez igartzeko moduan. (SM Zirik). Sin. kukúmarro jantzi, mozórro jántzi.
kokobiribil, kokobiribilla. armadillium vulgare. Cochinilla (SB Eibetno). Zomorro bat.
kokóla. (a). izena. Chocolate (inf.). Nai dozu kokola, Peru? Artu koko.
kokólo, -a, kokolúa, -ía. (c). adjektiboa. Mokoloa.   Zafio, -a, bobo, -a. Mutill galanta, baiña kokolua. Ik. mokólo, -a, mozolo, -a.
kokóte, kokotía. (b). izena. Lepoaren atzealdea.   Nuca. Kokoteko miñez ernegatzen dabill./ Legatz-kokotiak oso estimauak die platerian. komentario 1 kokotéraiño egon. (b). esapidea. KOKOTÉRAIÑO EUKI. Leporaino, higuinduta egon, euki. Kokoteraiño nago zuekin./ Kokoteraiño nauke umiak. Sin. leporaiño, buruko azurreraiño egon.
kokotéko, kokotekúa. (c). izena. Golpe en el cogote. Kokoteko bat emun dost kerten orrek alakuorrek. komentario 1
Koko-Txiki egun, Koko-Txiki eguna. izen propioa. (Eibar) "Viernes flaco." (SB Eibetno).